free web hit counter
2026/09/22
Software librearen abantailetako bat zera da: ez garela tresna baten erabiltzaile hutsak. Ploneren atzean komunitate indartsu bat dago, eta komunitate horren indarrak erabakitzen du proiektua nora eraman. Aurreko urteetan ere hainbat lansaio eta sprintetan parte hartu izan dugu, eta bide horri jarraituz, aurten bi ekitaldi garrantzitsutan egoteko aukera izan dugu

Bonneko Beethoven Sprintean eta Spielfeldeko Buschenschank Sprintean hartu dut parte aruten. Garapen lansaioetan (edo sprint-etan) egoteak eta aurrez aurre elkartzeak gure ikuspuntua emateko aukera eskaintzen digu, erabakiak hartzen direnean proiektuaren etorkizuna baldintzatzeko.

Baina komunitatearen parte izatea ez da soilik konferentzietan parte hartzea, eguneroko garapenean adi egotea ere bada. Gure kasuan, horretan saiatzen gara: GitHubeko mugimenduak jarraituz, etengabe hobekuntzak proposatuz zein Volton ekarpenak eginez, itzulpenak argitaratuz, edota plone.org guneko esponsorizazioak bultzatuz.

Etorkizuneko norabidea: frontend eta backend aniztasuna

Azken urteotan Plonen sortu den Volto eta Classic-en arteko dikotomia hutsetik haratago, eztabaida frontend eta backend arkitekturen aniztasunera zabaltzen ari da. Komunitatean gero eta argiago dago "Plone" kontzeptu osoari dagokiola, eta hortik aurrera, erabiltzen den teknologia-stackaren arabera hainbat "zapore" edo konbinazio izan ditzakegula (Classic + Python backend, Volto + Python backend, Aurora + Python backend...).

Batzuen ustez, Classic-en garapenak Voltorena moteltzen du, baina frontend eta backend ezberdinen ekosistema aberats honetan asmatzea da gakoa ekosistemaren dibertsifikazio horrek duen indarra eta garrantzia agerian utziz.

Lansaioetan ikusitako 2 joera nagusi

Eztabaida arkitektonikoez gain, garatzaileen egunerokoari buruzko gogoeta interesgarriak utzi dizkigu lansaioak:

  • JavaScript eta TypeScript-en nagusitasuna: React nahiz Svelte izan, garatzaile guztiek menperatzen dute teknologia hauetakoren bat, bai Volton blokeak egiteko, bai Classic-eko interfazeak hobetzeko.
  • Adimen Artifizialaren normalizazioa: AAren erabilera guztiz orokortuta dago. Jendeak inolako "lotsarik" gabe erabiltzen dugu kodea idazteko. Askok Claude Code, Codex (ChatGPT) edo OpenCode erabiltzen dituzte, editorean bertan integratuta. Batzuek sekulako fluxuak dituzte muntatuta (Gemini Pro pentsatzeko, Opus azterketa sakonetarako, Sonnet lan azkarretarako...).

Sprintetan egindako lana

Bi sprintetan, arlo hauetan aritu naiz lanean:

  • cookieplone ekosistemaren bateratzean: gaur egun dauden hainbat txantiloi bakarrera ekarri eta guztia modernizatzeaz: cookieplone, cookieplone-templates, tui-forms eta mxdev liburutegiak hobetuz.
  • Ploneren demoak 6.2 bertsiora eguneratzeko lanean
  • Mosaic produktuaren dokumentazioa modernizatzen
  • Polyglot proiektuko itzulpenak, Volto eta Slatera ekartzen
  • Buildout-en setup.py fitxategi gabeko proiektuak garapen egg bezala erabiltzeko aldaketak egiten.
  • collective.richdescription eguneratzen
  • komunitatearen aintzatespen proiektuan parte hartzen
  • ... eta beste hainbat eztabaida eta iritzi-truketan parte hartzen!

Hurrengo geltokia 2026ko irailaren amaieran izango da, Maastrichten (Herbehereak), gure lagun Syslab-ek antolatutako 2026ko konferentzian. Han egoten saiatuko gara!

Sprint horietako argazki gehiago Plone Fundazioaren Flickr kontuan dituzue:

Eskerrik asko Kitconcepten talde osoari eta bereziki Jakob eta Timori Beethoven Sprint antolatzeagatik, eta baita Johanessi ere Buschenschank sprintera joateko gonbidapena luzatu eta bertako antolakuntza guztiagatik ere!

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek