free web hit counter
2026/11/05
EMF - Mendiak aplikazioak beste jauzi kualitatibo bat eman du erabiltzaileen irisgarritasunean eta erosotasunean. Orain arte saioa hasteko ezinbestekoa zen Google edo Apple kontu bat erabiltzea; hemendik aurrera, ordea, email bidezko sarbide zuzena, irekia eta pasahitzik gabekoa (passwordless) txertatu dugu.

Garapen berri honekin, erabiltzaileak ez du Google edo Apple konturik erabili beharko eta ez du pasahitz berririk asmatu, gorde edo gogoratu beharrik izango. Saioa hastean, bere helbide elektronikora 6 digituko OTP (One-Time Password) kode bat iritsiko zaio unean bertan, eta zenbaki hori sartuta berehala balioztatuko da sarbidea.

Zergatik da urrats garrantzitsua erabiltzaileentzat?

  • Burujabetza eta askatasuna: Plataforma handien (Google edo Apple) ekosistemetatik kanpo dauden mendizaleek —edo haien kontuak beste zerbitzu batzuekin lotu nahi ez dituztenek— edozein e-posta hornitzaile erabili ahal izango dute orain aplikazioaz gozatzeko.

  • Sinpletasuna eta erosotasuna: Pasahitza ahazteagatik sortzen diren ohiko trabak eta pasahitza berrezartzeko prozesu luzeak erabat ezabatzen dira.

  • Segurtasun sendoagoa: Aldi bakarreko kodeak unean bertan iraungitzen dira, eta horrek nabarmen murrizten ditu pasahitz filtratuen edo sarbide ez baimenduen arriskuak.

CodeSyntaxen konpromisoa: zerbitzurik erosoena eta irekiena

CodeSyntaxen sortzen eta kudeatzen ditugun produktu guztietan lehentasun garbi bat dugu: pertsonen beharrei erantzungo dieten soluzio teknologiko erabilgarriak, erosoak eta fidagarriak eskaintzea. EMF - Mendiak aplikazioaren hobekuntza honek bide horri erantzuten dio, mendi komunitateari teknologia hurbilagoa, trabarik gabekoa eta estandar irekietan oinarritua eskainiz.

Sistema berria eskuragarri dago jada. Eguneratu aplikazioa azken bertsiora eta hasi saioa zure e-postarekin, erraz eta azkar. Lehendik kontua bazeneukan, lehendik markatuta zenituen mendiak erabiltzaile berriarekin lotuko dizkizu automatikoki.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek