2026/01/18
Abenduan bukatu zen Egunean Behineko 19. denboraldia: 13 astez luzatu zen, guztira 2.882.339 partida jokatu ziren eta 57.000 erabiltzaile inguruk hartu zuten parte. EiTBren Primeran plataforma izan zen babesle nagusia azken denboraldian.

Denboraldiko podiuma honela geratu zen, beraz, Egunean Behin jokoaren 19.denboraldi honetan. EiTB Primeran lagundu zuen denboraldia eta hurrengo lerroetan irabazle bakoitza jaso zuen saria:

  1. Iñigo - Iñigo Solabarrieta, ondarroarrak Samsung telebista adimentsua irabazi zuen.
  2. IdoiaTM - Idoia Telletxea, irundarrak Vivo mugikor adimentsua irabazi zuen.
  3. roman - Roman Egañak, donostiarrak Vivo mugikor adimentsua irabazi zuen.

Denboraldiko zozketan bi partehartzaile aukera diru zoriak. Bakoitzak Sony aurikularrak jaso dituztenak:

  • Izaro Roa Mugica, hernaniarra. 
  • Apirila - Zahira Noriega, artziniegarra.

Otsailaren 2an, Egunean Behin jokoaren 20. denboraldia hasiko da. Korrika izango da sustatzailea eta harekin batera egingo dugu bidea, biak egun barean amaituko baitira, martxoaren 29an, beraz, 8 asteko lehia izango da. Jokoaren denboraldi berria berrikuntzekin dator, beraz, adi egon gure sare sozialetara. Jokoak bere zazpigarren urteurrena ere beteko du martxoan. 

EB_24-Korrika_2026.jpeg

Egunean Behinen babesletzak erakunde eta enpresentzat aukera aparta dira, euskarazko komunitate zabal eta aktiboarekin harremanetan jartzeko. Informazio gehiago jaso edo babesle izateko interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan gure webgunearen edo eguneanbehin@codesyntax.eus e-postaren bitartez.

Beraz, berriro ere aukera paregabea egongo da euskaraz jolasteko, ikasteko eta komunitatean gozatzeko. Prest zaude zure lagunekin lehiatzeko eta denboraldi berriari ongi etorria emateko? 

Zorte on eta gogoratu, Euskara gara!

 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek