Egunean Behinen aurpezpenak Sarean Euskaraz eta XARE Jardunaldiak 2025
Gazteak, euskara eta teknologia berriak dira egitasmo hauen ardatzak. Pandemiak oso epe motzean teknologia berrien garrantzia eta digitalizazio prozesuak areagotu ditu. Horregatik, are premia handiagoa dago sustatzeko gazteen formakuntza teknologikoa eta euskararen erabilpena IKTetan.
Era beran, Sarean Euskaraz programa Nafarroako hiri eta herri ezberdinetara zabaltzeko ahalegina aipagarria da. Herritar guztiei zerbitzua berdintasunean eskaintzeaz gain, IKT-en prestakuntza landa guneetara eramateak garrantzi berezia dauka, digitalizazioa landa garapenerako estrategikoa baita eta herrien huste arriskua saihesteko prebentziorik onena.
XARE, euskarazko kultura digitalaren jardunaldiak, formatu ezberdinak jorratu dira urte hauetan, bi eguneko jaialdia, goiz bateko jardunaldiak, ikastaro-zikloak eta azken urtean, pandemiak eraginda, erdi-presentziala: ikastetxeetan lantegi praktikoak aurrez aurre eta bestelako edukiak online Moodle plataformaren bidez. Baliabide eta formatu guztiak ongi etorriak dira teknologia berrietan euskararen erabilera sustatzeko. Aurten ere, XARE jardunaldiak Euskal Autonomia Erkidegoko hiri ezberdinetan antolatu dituzte eta CodeSyntax bertan egongo da Egunean Behineko aurkezpenak egiten. 2025 ikasturtean zehar hurrengo Jardunaldietan hartu dugu parte:
- XARE Jardunaldia Bilbo
- SAREAN Euskaraz Jardunaldia
- XARE Jardunaldia Baiona
- XARE Jardunaldia Barakaldo
- XARE Jardunaldia Amorebieta
- XARE Jardunaldia Errenteria
- XARE Jardunaldia Laudio
- XARE Jardunaldia Donostia
- XARE Jardunaldia Gasteiz
Egunean Behin jokoaren funtzionamendua oso erraza da: izenak berak dioen bezala, egunero partida bakarra jokatzeko aukera eskaintzen du, non hamar galderari ahalik eta azkarren erantzun behar zaien. Lortutako puntuazioa asmatutako kopuruaren eta erabilitako denboraren araberakoa denez, zenbat eta bizkorrago eta zuzenago erantzun, orduan eta gorago egingo duzu astelehenetik igandera luzatzen den asteroko sailkapen orokorrean. Horrez gain, jokoak bertsio bereziak ditu Sarean Euskaraz eta XARE jardunaldietarako; saio horietan zuzeneko lehiaketak antolatzen dira gazteen artean, txanda bakoitzeko hiru partida bizkor jokatu eta sariak irabazteko aukerarekin.
Sekulako giroa egoten da eta gazteak gustura hartzen dute parte, ez baitago ikasteko modu hoberik, jolasean baino.