2025/09/22
Uztailan bukatu zen Egunean Behineko 18.denboralida: 10 astez luzatu zen, guztira 2.190.805 partida jokatu ziren eta 52.000 erabiltzaile inguruk hartu zuten parte. Gipuzkoako Foru Aldundia izan zen babesle nagusia, Ipuskoa ekimenarekin batera.

Denboraldiko podiuma honela geratu zen, beraz, Egunean Behin jokoaren 5.denboraldi honetan. GFA-Ipuskoa lagundu zuen denboraldia eta hemen bakoitzak jaso zuen saria.

  1. Z49 - Itziar Iruretagoiena, Zarauztarra. Samsung telebista adimentsua irabazi du.
  2. Hodei Sasiain - Astigarragakoa. Vivo telefono bat irabazi du.
  3. Ariznabarrako txekorra - Aitor Oiarbide, Gazteiztarra. Vivo telefono bat irabazi du.

Denboraldiko zozketan bi partehartzaile aukeratu ditu zoriak. Bakoitzak Sony aurikularrak jaso ditu.

  • Andoni - Andoni Goitia, Oñatiarra.
  • Olaia - Olaia Etxebarria Maiz, Ataungoa.

Orain, udako atsedenaldiaren ostean, jokoa berriz itzuliko da: 19. denboraldia irailaren 22an abiatuko da. Denboraldi honetako babesle nagusia EITB, Primeran izango da, eta asteko babesle bereziak izango dira:

  • Ikusgela (Euskarazko Wikipedia)
  • Elhuyar
  • PuntuEus
  • Dantzan.eus
  • Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa
  • Tabakalera (10. urteurrena)
  • Be Veggie azoka (Ficoba)
  • Kultura Zientifikoaren Katedra (EHU)

Egunean Behinen babesletzak erakunde eta enpresentzat aukera aparta dira, euskarazko komunitate zabal eta aktiboarekin harremanetan jartzeko. Informazio gehiago jaso edo babesle izateko interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan gure webgunearen bidez.

Beraz, berriro ere aukera paregabea egongo da euskaraz jolasteko, ikasteko eta komunitatean gozatzeko. Prest al zaude zure lagunekin lehiatzeko eta denboraldi berriari ongi etorria emateko?

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek