Hizkuntzen kudeaketan praktika onak partekatzeko V. edizioa
Ekitaldiari hasieran, Sonia Rodriguezek (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria) eskerrak eman eta Bikain ziurtagiriaren funtsezko papera azpimarratu zuen, hizkuntza kudeaketan praktika onak sustatzeko. Era berean, esperientziak partekatzeko eta elkarrekintzarrako ekitaldien garrantzia nabarmendu zuen, eredu arrakastatsuak beste enpresetara egokitzeko. Bukatzeko, Lanera proiektuara labur aurkeztu zuen.
Ondoren, Euskaliteko Galder Lasuenek hizkuntza kudeaketa praktiken bilatzailea erakutsi zuen. Bilatzaile honen helburu nagusia da hizkuntza kudeaketaren induruko praktika onak modu sinple eta osoan biltzea eta erakunde guztien eskura jartzea, Erakunde eta enpresek beren esperientzia arrakastatsuak igo eta elkarbanatu ditzakete, sektore guztietan hizkuntza kudeaketa eredugarria sustatuz. 2025ean 97 erakundetan ondo funtzionatu duten 184 praktika daude bilduta bilatzailean. Zer hobetu nahi dugun hasieratik argi edukitzea funtsezkoa da, bilaketa zuzena egiteko.
CodeSyntax-ek, adibidez, bi praktika igo ditu. Alde batetik, Euskararentzat garatu, beste hizkuntzetan saldu (Egunean Behin kasuan), eta bestetik, ERP eleanitza, eta kontaktuen eleaniztasuna ere kontuan hartzen duena.
Erakunde gonbidatuek bilatzailera igotako hizkuntza praktikak azaldu zituzten: Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak (Euskao Jaurlaritza) eta Ezkerralde-Enkanterri-Gurutzetako ESI-ek sektore publikoan euskararen erabilera nola bultzatzen duten azaldu zuten, eta Mutualia eta Fagor Electronica-k, berriz, enpresa pribatuetan hizkuntza kudeaketa hobetzeko hartutako neurriak partekatu zituzten.
- Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritza (Eusko Jaurlaritza). Aitzol Azpiroz: etengabeko hobekuntzan oinarritutako euskara planak garatzeko prozedura.
- Mutualia. Miren Fernandez eta Jon Irizar: Komunikazio eta asistentzia zirkuitua eta euskararen ezagutzatik
- Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESI. Iratxe Sustatxa eta Jabier Gomez. Egoiliar berrien harrera integrala: egoilarrak euskararen inguruan sentsibilizatzeko eta oinarrizko prestakuntza emateko zirkuitu integrala.
- Fagor Electronica. Igor Larrañaga: Hizkuntza irizpideen neurketa egiteko sistematika.
Eskerrik asko Euskaliti eta beraien praktika onak partekatzera ausartu ziren erakundeei, hizkuntzen kudeaketan aurrerapausoak ematen jarraitzeko inspirazioa eta baliabideak eskaintzeagatik.