CodeSyntaxen euskara ardatz: 2026-2028 epealdirako Euskara Plan eguneratua martxan
Euskara Batzordea eta lortutako aitortzak
CodeSyntax-en 2023 urtean Euskara Batzorde bat sortu genuen eta gaur egun aktibo jarraitzen du, 5 kideek osatzen dute eta enpresako hizkuntza-politikaz hausnartzea eta plangintza zehazteaz arduratzen da. Talde-lan honi esker, azken urteetan gure konpromisoa egiaztatzen duten ziurtagiri garrantzitsuak lortu eta berritu ditugu: Bai Euskarari eta Bikain ziurtagiriak.

Ekintzetatik haratago: Euskaraldia eta Korrika
Gure konpromisoa ez da bulego barruko hormetara mugatzen. Komunitatearen parte gara eta gogoz hartzen dugu parte gure inguruko ekimen esanguratsuetan. Urtean zehar, Euskaraldia bezalako ariketa kolektiboetan parte hartzen dugu, eta Korrika Eibarrera heltzen denean, gure enpresak ere bat egiten du mezuarekin eta lekukoarekin, euskararen aldeko bultzadan CodeSyntax ere presente egon dadin.


2026-2028: Epealdi berri baten hasiera
2025. urtean gure Euskara Planaren lehen epealdia amaitu genuen. Hiru urte horietako balorazioa egin ondoren, 2026-28 epealdirako plana eguneratu dugu.
Guretzat, euskara teknologiarekin eta berrikuntzarekin batera doa, eta horregatik, 2028 urtera arteko konpromisoa berritu dugu.