Egunean Behineko 21. denboraldia bukatu da!
Jokoaren denboraldi berria berritasun batekin etorri zen, babesle nagusiak sustatu eta antolatutako Tokikom Liga jokatu da. 10 hedabide/eskualderen artean, Hiruka Uribe Kostak irabazi du. Parte hartzaileen artean Hiruka (Uribe Kosta), GUKA (Urola Kosta), Arabako Alea (Arabar guztiei irekia), Goiena (Debagoiena), Barrena (Debabarrena), Anboto (Durangaldea), Guaixe (Sakana), Aurri (Beterri - Buruntza), GiTB (Goierri) eta 28 Kanala (Tolosaldea).

Ohiko lehiari dagokionez, denboraldiko irabazlea EJ04421C, Fernando Calvo izan da, TOKIKOM pack bat eramango du eta barruan Zumaiako Zelai talasoterapiarako sarrera bi jasoko ditu.
Denboraldiko zozketa saridunak hurrengoak izan dira:
- Aizpea - Aizpea Garmendia. TOKIKOM pack bat talasoteraipia eta guzti.
- Goros - Eneko Gorostidi. Haririk gabeko SONY kaskoak.
- Hilargi - Hilargi Linazisoro. Haririk gabeko SONY kaskoak.
Bederatzi asteko lehian, Tokikomek berak babestuko duen asteez gain, beste babesle hauek ere izan dira:
- Mihiluze telebista saioa.
- EHUko Informatika Fakultatea, bere 50. urteurrenean.
- Euskalgintzaren Kontseilua eta Euskaltzaleon Martxa.
- Azpilur, azpiegitura eta ekipamendu publikoen kudeatzailea.
- Euskaber, eusko labeleko arrautza ekologikoak.
- Latxa, Hitz Zentroak sortutako adimen artifizial (AA) euskalduna.
- Xiba, denborapasen joko / aplikazio berria.
Eskerrik asko babesle hauei, eta beste inor animatzen bada astero 40.000 lagunengana iristeko sustapena egiten Egunean Behin bitartez, kontaktatu CodeSyntax jokoaren antolatzaileekin.
Jokoari dagokionez, oporrak orain, irailean itzuliko gara, baina bitartean gogoratu eguneroko joko hauek ez dutela atsedenik hartzen udako egunetan ez bestelako oporraldietan: