2026/04/09
Gure Mendiak APP aplikazioarekin lotuta produktuak atera ditugu berriz ere. Oraingoan, kamisetak, txolotak eta kantinplorak izan dira.

Euskal Herriko mendien informazioa eta gure igoerak mendi-igoerak markatzen lagunduko digun aplikazio arrakastatsua da Mendiak APPa. Iaz aplikazio horrekin lotutako mendi-kamisetak atera genituen, eta mendizaleen artean zozketatu, banatu eta saldu genituen. Oraingo honetan, kamiseta gehiago ateratzearekin batera, mendirako beste produktu batzuk ere atera ditugu, kantinplorak eta txolot edo antoxinak.

Produktu berri hauek, batez ere, Mendiak Aplikazioaren erabiltzaileen artean banatzeko erabili izan ditugu, erronka eta lehiaketetako irabazleei edota zozketa bidez, baina salgai ere baditugu.

Intersatzen bazaizkizu, gure kontaktu-formularioaren bidez eskatu ditzakezu eta hauexek dira prezioak:

  • Kamiseta: 18 euro
  • Kantinplora (700 ml): 10 euro
  • Antoxin edo txolota: 8 euro

Bidalketa-gastuak barne (Euskal Herri barruan bada). 

Produktuak postaz bidaliko dizkizugu, edo Eibarko gure bulegoan jaso ditzakezu zuzenean.

Mendiak APP kamisetak unboxing (03)

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek