Hizkuntzen irabazia - Benefits of language industry in the economy

2024/11/27

Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian "Hizkuntzen irabazia - Benefits of language industry in the economy" kongresua ospatu da azaroaren 26an eta 27an. Ekitaldia LANGUNE, Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak, eta Union of European Nationalities (FUEN) erakundeak antolatu dute. Helburua izan da hizkuntza gutxituek (euskarak adibidez) ekonomian duten eragina nabarmentzea. CodeSyntax-entzat, gainera, aukera izan da Egunean Behin jokoa eta bere parekide galesa, Cwis Bob Dydd, elkarlanean nola aritu diren erakusteko; Eusko Jaurlaritzaren 2024ko "Flandria/Gales/Korsika eskualdeetan kooperazio tekniko proiektuetarako laguntzek" babestu duten elkarlanaren emaitza aurkezteko hain zuzen.

+

Aurrera goaz BCSSD (Basque Cybersecurity Shared Data) proiektuan

2024/11/25

BCSSD proiektuaren lehen urratsak gainditu dira, Euskadiko lehen datu-espazioa sortzeko bidean, non erakundeek industria-zibersegurtasunari buruzko datuak partekatuko dituzten. BCSSD proiektua Eusko Jaurlaritzak eta Europako Batasunak 2021-2027 aldirako Europako Erregioen Garapenerako Funtsaren (ERDF) bidez finantzatuta dago.

+

CodeSyntax PLONECONF 2024-ean: Teknologia irekien munduan gure ekarpena eta eragina

2024/11/25

Azaroaren 25etik abenduaren 1era, Brasilia hirian PLONECONF 2024 ospatuko da. Iazko edizioaren antolatzaile izanik, aurten ere Plone komunitatearen topaketa garrantzitsuenetako batean parte hartuko dugu Brasilen. Ekitaldi honetan, gure ekarpenak ezagutzera emango ditugu eta aldi berean Plone teknologiaren potentziala erakutsi, proiektu aitzindariak garatu eta etorkizunerako bide-orria zirriborratuz.

+

JakiZU! elikadura jasangarria sustatzen

2024/10/28

JakiZU! CodeSyntax, ACEDE – H-Enea Living Lab eta EROSKI-ren elikadura jasangarritasunaren aldeko proiektua da: gamifikazioaren bidez jasangarriagoa izaten ikastea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Misioak 2024, Elikadura Jasangarria programak finantzatua.

+

PLONE CMSak 23 urte: berrikuntza eta komunitatearen indarra

2024/10/04

Duela 23 urte plazaratu zen Plone 0.1ren lehen bertsioa, eta duela 23 ordu egin da bere azken eguneraketa. Harro gaude gure komunitateak aktibo eta indartsu garatzen jarraitzen duelako CMS ireki hau. Zorionak Plone!

+

SEGRES: 4.0 industria, Immunitate-Sistema Artifizialetan oinarritutako zibersegurtasuna

2024/09/24

CodeSyntaxek parte hartu duen SEGRES proiektuaren helburua Giza Immunitate Sistema konplexuak inspiratutako zibersegurtasun eredu berri baten kontzeptualizazioan aurrera egitea izan da. Proiektua 2024ko ekainean amaitu da, eta CDTIk finantzatu du Zientzia eta Berrikuntza Misioak programaren barruan. Bertan, enpresa, ikerketa-zentro eta unibertsitateen partzuergo batek parte hartzen du.

+

BPTD elkartearen batzarra: Industria berrikuntza eta lankidetza

2024/06/14

Ermuan ospatu den BPTD elkartearen urteko batzarrean, 60 enpresa baino gehiago bildu gara, industria eta zerbitzu aurretuen ekosistema arin eta lehiakorra sustatzeko asmoz. Hitzaldiak, saregintza eta elkarlana izan dira eguneko gai nagusiak.

+

GUKA aurkeztuko da astelehenean

2024/05/17

Komunikazioaren digitalizazioari osotasunean erantzun ahal izateko eta txikien arteko indarrak batzeko, GUKA aurkeztuko da astelehenean Azpeitian. Urola kostako komunikabideek batuta, hiru hanka dakarren estrategia berriarekin: marka eraldaketa, eskaintza berria, eta kidetzeko formula berria.

+