2025/05/02
CodeSyntax-en, azkenengo urteetan FUTURELAN eta NAVARLAN bezalako enpleguaren prospektiba behatokiak garatu ditugu. Bi proiektu hauek administrazio publikoekin lankidetzan egin dira, Prospektiker eta CEPREDE erakundeekin batera, eta helburua da etorkizuneko lan-merkatuaren joerak aztertzea eta aurreikustea.
  • FUTURELAN: Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzuarentzat garatua, Euskadiko enpleguaren eta lan-merkatuaren etorkizuneko joerak aztertzen ditu. Plataforma honek sektore ekonomiko, lanbide eta hezkuntza-mailen arabera proiekzioak eskaintzen ditu 2035. urtera begira.
  • NAVARLAN: Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokirako garatua, 2018tik 2030era bitarteko lanpostu proiekzioak eskaintzen ditu, sektoreka eta lanbideka. Adibidez, ikerketek aurreikusten dute 2030erako Nafarroan 27.894 lanpostu sortuko direla, batez ere zerbitzu sektorean.

Eguneratuz doazen enplegu-prospektibaren eta okupazio-joeren behatokiak dira, izan ere Futurelan Behatokiko lanpostu aurreikuspen datuak berritu dira 2035 urtera begira.

Bi plataformak Django framework-arekin garatu dira, eta datuen trataera eta bisualizazioari garrantzi handia ematen diote. Gainera, proiekzioak etengabe eguneratzen dira administrazioen eta aipatutako erakundeen aldetik, lan-merkatuaren bilakaerara egokituz.

Tresna hauek baliagarriak dira enplegu-politikak diseinatzeko, prestakuntza-eskaintza egokitzeko eta lan-merkatuaren desorekei aurrea hartzeko.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek