2023/09/15
Urrian ospatuko den PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzia Teknologikoaren barruan erabilera kasuak biltzen dituen tokiko saioa antolatu dugu urriak 6, ostiral goizean, erabiltzaileei eta interesdunei zuzenduta: eleaniztasuna, segurtasuna, irisgarritasuna, abiadura eta malgutasuna CMS edo Interneteko edukiak kudeatzeko sistemetan

Saioa irekia eta doakoa izango da, eta PLONECONF 2023ko egoitzan nagusian. Eibarko Coliseo antzokian izango da,  Urriaren 6an, ostirala 9:00tik  13:00ra.

Honako egitarauaren arabera:   

Ongi-etorria / Bienvenida  

  • Nola kudeatu 10 herrialdetako webguneak, plataforma bakarretik (+ Tablet + Ushow app)

    Irati Goitia (ULMA Construction)
  • Nola kudeatu 10 herrialdetako webguneak, plataforma anitzetatik

    Joseba Alberdi (ULMA Packaging)
  • Nola kudeatu webgune eleanitz bat XLIFF fitxategiekin

    Garikoitz Araolaza (CodeSyntax)

Kafe tartea

  • KeyNote: Plone 6

    Victor Fernandez  de Alba (CTO Kitconcept GmbH)
  • Nola berrerabili webguneko datuak, kanpoko plataforma batetik buletinak bidaltzeko

    Jakes Larre (EKE, Euskal Kultur Erakundea)
  • Webgune publikoa + ikastaroetako izen-ematea + denda: plataforma integratua erabiliz UEU.eus

    Emilio Delgado (UEU, Udako Euskal Unibertsitatea)
  • Copernicus EEA Europako Ingurugiro Agentziaren webgunearen aurkezpena

    Alberto Telletxea - Mikel Larreategi (Bilbomatica + CodeSyntax)

Itxiera

OHARRA: Beste gairen baten inguruan hitz egitea nahi baduzu, idatzi eta proposatu hemen: ploneconf@codesyntax.com

Izen emateak: https://ti.to/plone/plone-conference-2023

Gainera, agian interesa izan dezakezu  PLONECONF 2023 inguruko: 

Aktibitate sozial eta turistikoen inguruko informazioa: https://2023.ploneconf.org/social-activities-tours

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek