2023/08/04
Aurrera doaz CODESYNTAX eta PLONE Foundation-ek datorren urriari begira antolatzen dihardugun Nazioarteko PLONECONF Konferentzia Teknologikoaren prestakuntza lanak. Aurtengo PLONECONF 2023, urriaren 2tik 8ra bitartean gauzatuko da, parte-hartzera gonbidatuta zaudete!

PLONECONF urtero, normalean urrian, leku desberdin batean egiten den ekitaldia da: Tokio, Bukarest, Boston, San Francisco, Brasilia, Bartzelona, Ferrara, Bristol, eta abar. Azken edizioa, 2022, Namurren izan zen, Belgikan, eta aurten PLONE urteroko Konferentzia, PLONECONF 2023 Euskal Herrian, Eibarren antolatuko dugu, 2023ko urriaren 2tik 8ra bitartean.

Urtero hainbat herrialdetako (Alemania, Frantzia, AEB, Brasil, Italia, India, Belgika, Japonia...) profesional eta enpresetako jendea  (ingeniariak, garatzaileak, sistemak, diseinua, UX...) batzen da PLONECONF-en, PLONE konferentzian. 200 pertsona inguru joaten dira ekitaldira, eta beste hainbatek online jarraitzen dute 

Honako egitura hau duen 7 eguneko ekitaldia da:

  • 2 ikastaro-egun (training): urriaren 2an eta 3an (astelehena eta asteartea). UEUko egoitzan, Markeskua Jauregian.
  • Hitzaldi nagusietako 3 egun: urriak 4, 5 eta 6 (asteazkena, osteguna eta ostirala). Coliseo antzokian
  • 2 esprint egun PLONEren garapen teknologikorako, urriaren 7an eta 8an (larunbata eta igandea). UEUko egoitzan, Markeskua Jauregian.

Coliseo_Eibar.jpg

Lehen proposamenak jasotzen ari dira, eta 60 hitzaldi inguru eskainiko dituen programa aurkeztea espero dugu, Coliseo Antzokian 3 track paralelotan gauzatuko dira.

Konferentziaren jardunaldi nagusietarako call for papers delakoa, urriaren 4tik 6ra, zabalik dago oraindik: https://2023.ploneconf.org/news/call-for-papers-opened

Ekitaldiaren webgunea argitaratu dugu konferentziari buruzko informazioarekin: https://2023.ploneconf.org/ . Programa, ikastaroak, hitzaldiak, erabilera-kasuak, key noteak, esprintak... lantzen ari gara. Momentuz badugu behin behineko egitaraua formakuntza bi egunetarako: (https://2023.ploneconf.org/training) non zortzi gaitasun profesional saioak aurreikusten diren.

PLONECONF 2023 Konferentzian parte hartzea interesgarria izan daitekeela uste baduzu, jo guregana eta PLONEn izandako azken aurrerapenak eta berrikuntzak ezagutzeko eta enpresa eta erakunde erabiltzaile eta garatzaileekin harremanetan jartzeko aukera izango duzuelako.

Call for sponsor delakoa irekita dago eta dagoeneko jaso ditugu dozena baten erakunde eta enpresen babesak Gold, Silver edo Bronze kategorietan

Webgunean bertan partaidetza eta babesletza estandarreko formulak dituzue (https://2023.ploneconf.org/sponsors), baina antolatzaileak garenez, babes edo partaidetza horretarako formula pertsonalizatuak bila ditzakegu. Ipini zaitez harremanetan gurekin

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek