2026/02/23
IkusMugiCar aplikazioa diseinatu eta garatu du CodeSyntax-ek Ikaslan Gipuzkoa eta CIFP Don Bosco LHII lanbide heziketako ikastetxe publikoarekin elkarlanean. Ikastetxera autoz joaten diren ikasleak ez dira gutxi LHn, eta haien arteko mugikortasuna erraztu eta autoa partekatzera begira antolatutako aplikazioa da. APP elebiduna da, euskaraz eta gaztelaniaz erabiltzeko eskaintzen duena.

Segurtasuna eta pribatutasuna ardatz

Aplikazioak segurtasuna, inklusibitatea eta genero ikuspegia kontuan hartuta garatu da, aholkularitza profesionala tarteko. Erabiltzaileen pribatutasuna bermatzea lehentasuna izan da. Horren adibide bat da aplikazioak ez duela telefono zenbakirik partekatzen kideen artean eta komunikazioak barne-mezularitza interfazearen bidez egiten dela soilik. Gainera, gastuak kalkulatzeko modu estandar eta objektibo bat eskaintzen du, kalkulu konplikatuak eta gaizki ulertuak ekidituz.

Balizko kideen identifikazioa

Kotxea elkarbanatzeko nahia duen ikasle bakoitzaren ibilbide eta ordutegiak konparatu eta balizko taldeak identifikatzen dira. Kalkulo horien arabera balizko kotxe-kideak identifikatzea errazagoa zaie ikasleei baina, jakina, ondoren erabakia ikasleen euren esku dago, goian aipatutako segurtasun eta pribatutasun osoarekin. 

Tresna espezifikoa komunitatearentzat

Aplikazioa iPhone zein Android mugikorrentzako dago erabilgarri ikasmugicar.eus helbidean. Garrantsitzua da azpimarratzea ez dela publiko orokorrarentzat. Lanbide Heziketako zentro publikoetan matrikulatutako ikasleek bakarrik erabili dezakete, ikastetxe bakoitzak izango duen kodea eskatuta. 

Garapen teknikoa: Fidagarritasuna eta eskalagarritasuna

Aplikazioaren arkitektura modernoa eta modularra da, erabilgarritasun handia eta mantentze erraza bermatzeko.

  • Frontend-a: Aplikazioaren logika eta dinamikotasuna ReactJS bidez garatu dugu, eta interfaze erakargarri zein funtzionala osatzeko Ionic Framework UI tresna erabili dugu. Hau dena, azpiegitura natibo baten azpian abiarazteko, CapacitorJS erabili da. Horri esker, kode-oinarri bakarretik abiatuta, iOS eta Android plataformetara iristea bermatzen dugu.
  • Backend-a: Aplikazioaren "garuna" Python bidez eraiki da, Django framwork-a erabiliz. Aukeraketa honek segurtasun maila altua eta datuen kudeaketa sendoa ahalbidetzen ditu, bereziki erabiltzaileen balidazioan eta bidaien logikan. 
  • API RESTful: Frontend eta Backend-aren arteko komunikazioa API baten bidez egiten da, interakzio arina eta azkarra ziurtatuz. 

CodeSyntax-en mota honetako erronkei erantzun tekniko berritzaileak ematea dugu gogoko. Zure erakundean edo enpresan ere mugikortasuna hobetzeko edo prozesuak digitalizatzeko antzeko tresna baten beharra baduzue, jarri gurekin harremanetan. Zuen proiektua aztertu eta neurriko irtenbide teknologikoa garatzen lagunduko dizuegu. 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek