Mikel Larreategi lankidea Donostiako enbaxadore berria
2026/02/13
Otsailaren 12an, Donostiako enbaxadore izendatu zuten Mikel Larreategi lankidea, Kursaalean ospatutako ekitaldi berezi batean. Donostia San Sebastián Turismoak (Convention Bureau) eta Kursaal Elkarguneak sustatutako programa honek hiria nazioarteko erreferente gisa kokatzen duten 27 profesionalen lana saritu zuen.
Zergatik izendapena?
CodeSyntax-ek eta Mikelek egindako ahaleginari esker, Plone Conference 2023 Gipuzkoan antolatzea lortu zen. Software librearen munduko adituak gure lurraldera ekarriz, hiriaren ardatz teknologikoa eta estretegikoak indartuz.
PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzia oso arrakastatsua izan zen. Formakuntza, hitzaldi eta garapen Sprint saioetan 26 herrialdetatik (Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Japonia, Mexiko, Brasil, Hegoafrika, India, Ingalaterra, Alemania, Errumania, Frantzia, Italia...) etorritako 220 pertsonak hartu zuten parte. Gainera, beste 560 pertsona gehiagok (ia 800 pertsona guztira) jarraitu zuten streaming bidez emandako saioetakoren bat. Informazio gehiago hemen.
Zorionak, Mikel!!
