Amaiera arrakastatsua izan du ADAGIO proiektuak
Proiektu honen helburua industria eta hizkuntza beharren arteko lotura egitea izan da hasieratik, AA sortzailearen eta hizkuntza eredu handietan (LLM) oinarritutako teknologiekin, testu automatikoak sortzeko sistema bat garatuz, gero sektore jakinetara egokituta eta baliabide mugatuetako inguruneetan ere ibilgarria izango zena. Ikerketa eta garapen proiektu hau HAZITEK laguntza programaren babesean garatzen ari da, euskaraz, gaztelaniaz eta katalanez.
LKS, ATHLON, CODESYNTAX, KREAN, ONDOAN eta SMART STRATEGY FOR COMMUNICATION enpresek osatutako partzuergoak proiektua aurrera eraman du VICOMTECH Zentroaren laguntzarekin. Industrian, marketinean, osasunean eta joko digitaletan oinarritako erabilera-kasu errealetan probatu da.
ADAGIO proiektuak testu automatikoki sortzeko sistema baten ikerketa eta garapena egin du, Adimen Artifizialeko eta Large Language Models (LLM) teknologiak erabiliz. ADAGIO sistema enpresa domeinu batzuei aplikatu ahal izateko diseinatu da, entrenamendu espezializatu bati esker, domeinu horietako bakoitzaren dokumentazio eta terminologia espezifikoa erabiliz.
ADAGIO proiektuak HAZITEK programaren finantzaketa jaso du, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren, bai eta Europar Batasunarena ere (EGEF). Hazitek – Enpresen I+G bultzatzeko laguntza-programak finantzatutako proiektua. (Espediente-zenbakia: ZL-2025/00124).
