CS Energia: trantsizio energetikoa digitalki gidatzeko tresna berria
Berrikuntza teknologikoa eta arkitektura
CS Energia proiektuak ingeniaritza informatikoa eta datuen analisia uztartzen ditu, azpiegitura sendo eta eskalagarri baten bidez:
- Backend kudeaketa: datuen prozesamendu guztia Django frameworkean oinarritutako sistema baten bidez egiten da, informazioaren osotasuna eta segurtasuna bermatuz.
- Frondtend (aplikazio natiboa): erabiltzaileak Android eta iOS gailuetarako berariaz garatutako aplikazioen bidez jasotzen dute informazioa, interfaze profesional eta intuitibo baten bidez.
Esperientzia erreala: martxan dauden komunitateak
Tresnak duen balio praktikoa hobekien erakusten duena jada ematen ari den zerbitzua da. Gaur egun, lau kooperatibek kudeatzen dute euren energia gure plataformaren bidez:
- Azpeitiko Ekindar, S.Coop
- Urretxuko Ekiola, S.Coop
- Aiarako Ekiola, S.Coop
- Elgoibar eta Mendaroko Ekiola, S.Coop
Lankidetza honek aukera eman digu tresna ingurune errealetan fintzeko eta komunitate bakoitzaren behar zehatzetara egokitzeko.
Kudeaketa integralerako eremuak
Tresna hau bi dimentsio nagusitan artikulatzen da, energia-komunitateen beharrei modu integralean erantzuteko:
- Eremu pertsonala: bazkide bakoitzak bere sorkuntza eta kontsumo datu pertsonalizatuak eskura ditu. Grafiko xehatuak erabiliz, kideek modu informatuan har ditzakete erabakiak, euren kontsumo-ohiturak optimizatuz.
- Kooperatiba-eremua: kooperatibaren administraziorako eta kudeaketarako funtsezko tresna da. Informazio bateratua, datu agregatuak eta dokumentazio administratiboa modu zentralizatuan kudeatzea ahalbidetzen du.
Funtzionalitate nagusiak
Aplikazioa lau modulu nagusietan dago antolatuta, bazkidearen esperientzia egituratzeko:
- Portada: uneko egoeraren laburpena eta datu nabarmenenak.
- Datu energetikoak: sorkuntza, kontsumo eta autokontsumoaren azterketa sakona, konparaketak egiteko aukerarekin.
- Kooperatiba: dokumentazioa, albiste korporatiboak eta bazkideen parte-hartzera bideratutako lekua.
- Jakinarazpenak: komunikazio zuzena eta pertsonalizatua ziurtatzeko kanala.
Datuak erakusteko taulak eta grafiko ezberdinak erabiltzen dira.
Sarbide segurua eta pribatua
Segurtasun-protokolo zorrotzei jarraituz, aplikazioa pribatua da eta kooperatibako bazkideentzat soilik dago eskuragarri. Identifikazioa NAN zenbakiaren eta e-mailaren bidez egiten da, datuen probatutasuna uneoro babestuz.
CS Energia proiektuarekin, gure enpresak teknologia eta jasangarritasuna uztartzen dituen tresna bat eskaintzen du, trantsizio energetikoa modu eraginkorrean eta profesionalean kudeatzea ahalbidetuz.