free web hit counter

OpenLLM Basque Day 2026

2026/06/19

Atzo, ekainaren 18an, ospatutako OpenLLM Basque Day jardunaldiak ikuspegi itxaropentsua erakutsi zigun Europako adimen artifizialaren (AA) etorkizunari buruz. Goiz osoan zehar Enpresa Digitala, Mondragon Unibertsitatea eta HiTZ zentroak antolatutako hitzaldi ziklo batean ibili ginen Bilboko Iberdrola dorrean. AEBko eta Txinako hizkuntza eredu handiekiko (LLM) mendekotasunari aurre egiteko, Europan zimenduak mugitzen hasi direla dirudi, eta topaketan joera eta gako nagusi batzuk nabarmendu ziren.

+

Euskara eta adimen artifiziala, UIK 2025 jardunaldietan

2025/09/23

Uztailaren 9an parte hartu nuen "Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XV: Nola kontatzen dugu euskara?" izeneko jardunaldietan, Donostiako Miramar jauregian. Jardunaldia Etxepare institutuak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta San Telmo museoak elkarlanean antolatu zuten, eta goiz osoan zehar euskararen iruditeria, presentzia publikoa eta etorkizuneko erronkak izan ziren ardatz.

+

2024 urteko Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB)

2024/11/19

Azaroaren 7an ospatu zen Donostiako Carlos Santamaria zentroan Informatikari Euskaldunen Biltzarrean (IEB) izan ginen. Aurten, bilkuraren gai nagusia Adimen Artifizial Sortzailea izan zen eta bertan, CodeSyntax-ek eman zidan aukera aprobetxatuz, etxean nire kontura egindako lana aurkeztu nuen "LibreTranslate itzultzaile neuronalari euskara irakatsi diogu" tituluarekin.

+

Zibersegurtasunaren oinarriak eta gomendio batzuk norbanako, erakunde eta elkarte txikientzat

2023/02/28

Eraso informatiko bat ekidin eta zein gomendio aplikatu behar ditugun erabaki ahal izateko, lehenik eta behin, ziber-erasoak zer diren jakin beharko genuke. Wikipediaren esanetan, zibereraso edo eraso informatiko bat, sistema informatiko bat (ordenagailu, sare pribatu, etab.) kontrolatzea, ezegonkortzea edo kaltetzea helburu duen nahita egindako eraso bat da.

+

PyConEs 2015 bizipenen kronika

2015/12/01

Azaroaren 21etik 22rako asteburuan izan zen Python lenguaian programatzen dugunon inguruko Espainiako konferentzia Valentzian (PyConEs 2015). Ezin galdu beraz, ideia berriak hartu, gure lanak plazaratu eta gehiago ikasteko aukera hau. Gainera, aurten, iaz bezala CodeSyntax ekitaldi honen babeslea izan da.

+

Umapen berregituratzean lehen fasea

2015/10/16

CodeSyntaxen aspaldidanik gabiltza sarean euskaldunok ditugun joera ezberdinak aztertzen eta helburu horri erantzunez sortu genuen Umap. Lehen bertsioaz geroztik proiektua Python lenguaian eta konkretuki Django frameworkean berridaztea izan da aldaketa tekniko nabarmenetarikoa, baina azken aldian berriz ere tripak berriztu dizkiogu.

+

Euskarazko informazio iturrien rankinga Umap-en

2014/03/12

Umapen sortu dugun atal berri honetan euskaldunok zein iturritako edukia zabaltzen dugun ikus daiteke. Funtsean, euskaldunok zein iturri partekatzen ditugun Twitterren. Modu sinple baina automatizatuan, egunero ze ari garen komentatzen ikusten da. Aurrerago baliteke eboluzioaren grafikoak eta metadatu gehiago erakustea.

+

Android itzulpen maratoia

2013/07/15

Pasa den ostiralean (uztailak 12) Android itzultzeko maratoia prestatu genuen CodeSyntaxen bulegoetan (enpresak horixe egin zuen, bulegoa eskaini; komunitatearen ekimen bat izan da topaketa). Hainbat helburu zituen elkarretaratze horrek: Android itzultzen bukatzea, itzultzen aritu garenek elkar ezagutzea eta itzulpen fitxategiak Librezale.org webgunera migratzea beste batzuen artean.

+