Euskarazko informazio iturrien rankinga Umap-en

2014/03/12
Umapen sortu dugun atal berri honetan euskaldunok zein iturritako edukia zabaltzen dugun ikus daiteke. Funtsean, euskaldunok zein iturri partekatzen ditugun Twitterren. Modu sinple baina automatizatuan, egunero ze ari garen komentatzen ikusten da. Aurrerago baliteke eboluzioaren grafikoak eta metadatu gehiago erakustea.
Iturrien rankinga Umap-en

Iturrien rankinga Umap-en

Hemen duzue bada euskarazko  informazio iturrien ranking-a. Iragan urteko maiatzean Umapek jasotzen dituen mezuen analisi berezia egin genuen, euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun iturriak aztertuz. Analisi haren ondorengo automatizatua da oraingoa, uneoro funtzionatzen duena: umap.eu/iturriak

Balore absolutoak dira erakusten ditugunak, hau da, zenbat aldiz partekatu den domeinu zehatz bat.

Aurrekoan aipatu moduan, ohar pare bat:

  • Lehen postuan ageri den Twitter dela eta, bertan erabiltzaileek partekatzen dituzten irudiei buruz ari gara, gehienbat.
  • Berriak, adibidez, hiru domeinu bidez zabaltzen ditu mezuak, zerrendan ikus dezakezuen moduan.

Sailkapen honetan lanean jarraitzea da gure asmoa, erabiltzaileen rankingean egiten dugun moduan, informazio interesgarria erauzteko. Horretan jardungo dugu hurrengo hilabeteetan.

 

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Urtzi Odriozola

Python programatzailea 'Gamer' euskaltzale bat.