Plone Fundazioko kide berriak
Plone Fundazioak kide berriak onartzen ditu Fundazioaren Zuzendaritza Batzordeak 2025eko urriaren 2an egindako baieztapenaren ondoren, eta Unai Etxaburu, Ion Lizarazu eta Lur Ibargutxi kide berriak bihurtu ziren. Lehenago, Mikel Larreategi Plone Fundazioko kidea izan zen, eta Fundazioaren Zuzendaritza Batzordean egon zen.
Fundazioko kide izendapena Plone proiektuari eta komunitateari egindako ekarpen esanguratsu eta iraunkorrei esker ematen da. Plone Fundazioko Kide Batzordeak hautagai bakoitza gomendatu zuen Plone proiektuari egindako etengabeko ekarpenengatik
Lur Ibargutxi
Lur 2007tik Plone garatzailea da eta 2007tik hona ia Plone Konferentzia guztietan parte hartu du. Lur 2023an Eibarren antolatu genuen Plone Konferentziako antolatzaileetako bat izan zen, Euskal Herrian World Plone Day-aren zenbait edizio antolatzen lagundu du eta CodeSyntax-eko bezeroentzako pakete askotan ekarpenak egin ditu.

Unai Etxaburu
Unai 2023an Eibarren antolatu genuen Plone Konferentziako antolatzaileetako bat izan zen eta Plone ekosistemako 10 paketa baino gehiagotan ekarpenak egin ditu. CodeSyntax-en egindako lanari esker, Unaik volto-cookiebot, volto-menu-customization, volto-social-sharing, volto-listingadvanced-variation eta volto-menu-customization bezalako osagarri kritikoak garatzen lagundu du.

Ion Lizarazu
Ion 2023an Eibarren antolatu genuen Plone Konferentziaren antolatzaileetako bat izan zen. Ion, Beethoven spritean hainbat urtez parte hartu du eta Voltorako ekarpen gakoak egiten jarraitzen du.

Zorionak guztioi!