Bezeroaren fideltasuna eta gogobetetasuna. Gure NPS-a (Net Promoter Score)

2023/02/09

Bezeroen asebetetzea eta fideltasuna neurtzeko EUSKALIT-ek martxan duen Behatokian irizpide interesgarri batekin topo egin dugu: azken urteetan modan dagoen NPS (Net Promoter Score) adierazle sintetikoaren inguruan. Neurketa metodoari egozten zaizkion onurak badituzte kritika batzuk, baina zorionez gure balorea ez da batere txarra.

+

CodeSyntax-ek Kudeaketa Aurreratuko "A" Aintzatespena jaso du

2022/12/14

CodeSyntaxek Kudeaketa Aurreratuaren "A" aintzatespena jaso du gaur arratsaldean Kursaal Jauregian izandako galan. Euskadiko erakunde aurreratuenak eta kudeaketa-jardunbide onenak dituztenak saritzen dira sari honen bitartez, Kudeaketa Aurreratuko Klubera sartzeko aukera ematen du eta pizgarria da gure enpresaren kudeaketan eta egunerokotasuna hobetzen jarraitzeko.

+

Zure zain gaude LIBRECON 2022an. Bilbo azaroaren 15-16

2022/10/21

"Reinventig Openness" lemapean , ESLE Euskadiko software libreko enpresen elkartetik LIBRECONen edizio berri bat antolatzen ari gara Bilbon, Euskalduna Jauregian, azaroaren 15ean eta 16an. Bertan izango gara eta gonbidatuta zaude bisita egitera.

+

EUSKALIT, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren araberako ebaluazioa

2022/09/28

Enpresa aurreratua, berritzailea, zerbitzu eta produktu arrakastatsuak eta balorekoak eskaintzen, gizarteari ekarpenak egiten, pertsonak inplikatuekin..., izateko, kanpo EBALUAZIO egunak izan ditugu bi aste hauetan. Eskerrik asko bidelagun diren EUSKALIT - Kudeaketa Aurreratua eta ebaluazio-talde osoari!

+

HIRI LABS, Bilbao As Fabrik-eko hiri laborategiak Zorrotzaurrren

2022/02/10

Zorrotzaurrren kokatuta dagoen "Bilbao As Fabrik" delakoan, HIRI LABS izeneko hiri-laborategi multzoa sortzen ari da. Ikaskuntza eta ezaguera partekatzea, ekimen bateratuak proiektatzea eta berrikuntzaren inguruan komunitatea sortzea dira helburuak. Hasieratik, CodeSyntaxek bat egin du proiektuarekin eta gure ekarpentxoa, gure esperientzia eta proiektu berriak sortzeko gure gogoa gehitzen diogu.

+

PyConES 2021, urteroko Python konferentzia

2021/10/01

Urriko lehen asteburu honetan PyCones konferentzia egingo da, Python komunitateak Espainian egingo duen konferentziarik handiena. Ostiral honetan, urriaren 1ean, Pyladiesen eskutik Djangoko tailer batekin hasiko da, , eta jarraipena izango du 2021eko urriaren 2an eta 3an. CodeSyntaxen, beste urte batzuetan bezala, egitarau estu izango duen konferentzia laguntzera animatu gara.

+

CodeSyntax eta Deusto Business Schoolen arteko lankidetza euskarari lotutako ekimen digitalen inguruan

2021/02/05

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza egiten ari den Deusto Business Schooleko ikasle talde batek (Asier Azpeitia, Julia Galarraga, Ihintza Iturri, Ane Larrea eta Ioritz Zalacain) Gradu Amaierako Lana CodeSyntaxekin lankidetzan garatu du. Deusto Business School eta Codesyntax-en arteko lankidetzak euskararen munduari lotutako ekintzailetza digitaleko ekimenek duten bideragarritasuna aztertzea du helburu.

+

Garatzaileak gehitu nahi ditugu gure taldera

2020/12/04

Gurekin lan egiteko eta taldera gehitzeko jende bila ari gara.

+