"Eraldaketa Digitalerako gakoak" ikastaro-zikloan: etorkizun digitala eraikitzen

Ziklo berritzaile baten parte
UEUk antolatutako "Eraldaketa Digitalerako gakoak" ikastaro-zikloak arlo digitalean sakondu nahi duten profesionalentzako prestakuntza eskaintzen du. Ziklo honetan guztira lau ikastaro izango dira, bakoitza 40 orduko iraupenarekin eta 4 ECTS krediturekin:
- Algoritmika eta datuak (Urriak 1)
- Datuen komunikazioa (Azaroak 5)
- Marketin digitala (Urtarrilak 21) ← Hemen parte hartuko dugu CodeSyntax-etik
- Zibersegurtasuna (Otsailak 25)
Guztiak UEUren Ikasgela Birtualaren bidez emango dira, online formatuan eta metodologia kolaboratibo baten bidez.
Marketin digitala: edukiak eta helburuak
CodeSyntax-en parte hartuko dugun marketin digitalaren ikastaroa izango da zikloko hirugarrena. Gaur egungo kontsumitzailearen portaera, komunikazio-eredu berriak eta estrategiak ulertzeko aukera eskainiko die parte-hartzaileei. Gure helburu nagusiak:
- Marketin digitalaren oinarriak ezagutzea (SEO, SEM, eduki-marketina, sare sozialak, analitika).
- Estrategia eraginkorrak sortzeko gaitasuna garatzea.
- Kanpainen errendimendua neurtzeko tresnak lantzea.
- Kasu praktikoak eta teknologiaren erabilera aplikatua ezagutzea.
- Etorkizunera begira, joera berriak eta berrikuntzak identifikatzea.
Landuko diren eduki nagusiak:
- Estrategia digitalak eta bezeroaren bidaia digitala.
- Eduki erakargarriak eta sare sozialen komunitateak.
- Web analitika, ROI, KPI, SEO eta SEM.
- UX eta marketin pertsonalizatua.
- Adimen artifiziala eta teknologia disruptiboak.
Ikastaroa 4 astetan zehar egingo da (urtarrilaren 21etik aurrera), eta aste bakoitzean 1 ECTS landuko da (10 ordu lektibo). Parte-hartzaileek ikaskuntza autonomoa izango dute, baina taldearen dinamikarekin bateratuta, guztiek aldi berean landuko dituzte edukiak.
Metodologia
Ikastaroa online modalitatean izango da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez. UEUren online irakaskuntzarako eredu pedagogikoa izango du oinarri eta ikasleak era autonomoan antolatuko diren arren, taldea izango du erreferentzia, guztiek gaiak aldi berean landuz. Iraupena 4 astekoa izango da eta 1 ECTS landuko da aste bakoitzeko, hau da, 10 ordu lektibo.
Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da, eduki kontzeptualak kasu errealekin eta taldeko proiektu praktikoekin uztartuz. Online baliabideak eta tresna digitalen erabilera sustatuko dira UEUren ikasgela-birtualean, UEUren egitura didaktikoa jarraituz. Lan praktikoetan eta erronka digitaletan oinarritutako ebaluazioa erabiliko dira ikaskuntza aktiboa eta diziplina arteko ikuspegia garatzeko.
Matrikulazioa
Hasiera - Bukaera data: 2026ko urtarrilaren 21a - 2026ko otsailaren 17a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 40
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko urtarrilaren 9a
Prezio orokorra: 120€
Prezio murriztua: 80€
UEU bazkideentzat prezioa: 80€
Ikastaroak duen finantziazio bati esker 25/26 ikasturtean prezio murriztuan eskaintzen da.
Prezio berezia izango dute doktoretza egiten ari diren ikasleek. Matrikula egiterakoan ziurtagiria bidali beharko dute.
Informazio osoa UEUren webgunean topatuko duzu: https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/eraldaketa-digitalerako-gakoak-ikastaro-zikloa
Marketin digitala: https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2236-eraldaketa-digitalerako-gakoak-marketin-digitala
CodeSyntax-en konpromisoa digitalizazioarekin
CodeSyntax-en software librean oinarritzen dugu gure lana eta, adibidez Plone, Django eta Python bezalako teknologietan adituak gara. Bezero askori lagundu diegu beren digitalizazio prozesuetan, eta esperientzia horren zati bat UEUrekin partekatzeko aukera izatea ohore handia da guretzat. Uste dugu ezagutza partekatzea eta elkarlana direla eraldaketa digital arrakastatsuaren giltzarriak.
Interesgarria iruditzen bazaizu, animatu parte hartzera UEU-eren ikastaroetan!