31. Kudeaketa Aurreratuaren Europako astearekin bat egiten

Aurten, 31. edizioa ospatuko da, eta ekitaldien egitarau osoa eskuragarri dago jada. Esteka honen bidez ikus dezakezue.
Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea 2025
Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan, bi ekitaldi formatu ezberdin daude. Alde batetik, inaugurazio-ekitaldi aberasgarria izango dugu urriaren 8an, 16:00etatik 18:00etara, BAT Dorrean (Bilbon). Bertan, hitzaldiak, jardunbide egokien aurkezpenak eta mahai-inguru bat izango ditugu.
Bestalde, hurrengo bi asteetan, urriaren 8tik 22ra, Euskadiko hiru lurralde historikoetan banatutako ekitaldiak edukiko ditugu. Ekitaldi horietan, gure erakundeetako kultura landuko da, ingurune inklusibo, anitz, erakargarri, eta egitura eta teknologia berrietara egokitutakoen motorra den aldetik.
Guztira, 35 ekitaldi izango ditugu formatu ezberdinetan (aurrez-aurre, online edo streaming bidez), 50 erakunde antolatzaile ingururen eskutik.
Ez galdu aukera paregabe hau erronka ugaritan murgiltzeko, hala nola, belaunaldi berrien erakarpena, gure erakundeetan ongizatea eta konpromisoa indartzea, edo AAren erabilera ETEen eraginkortasun operatiboa, erabakiak hartzea eta berrikuntza hobetzeko. Gorde datak zure agendan eta eman izena lehenbailehen!.
Urriaren 8an hasiko da 2025eko Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea. Erakundeen adimenean eta ikaskuntzan nazioarteko aditua den Javier Martínez Aldanondo izango da inaugurazio-ekitaldiaren protagonista. Astearen 31. edizioari hasiera emango dio, erakundeen orainerako eta etorkizunerako erronka estrategiko batean arreta ipiniz: erakundeen kultura ingurune inklusiboak, erakargarriak, eta egitura nahiz teknologia berrietara egokitutak sortzeko motor gisa.
Gainera, hiru jardunbide egoki aurkeztuko dira Orbik Cybersecurity, Gureak eta Preoca erakundeen eskutik, kultura inklusiboan eta adimen kolektiboan oinarritutako kudeaketa ereduak aplikatzen dituzten erakundeak diren partetik. Era berean, diziplina anitzeko mahai- inguru bat izango dugu, Biolan, Mondragon Unibertsitatea Enpresagintza–MIK, eta Satlantisen parte hartzearekin.
Ekitaldiz jositako bi aste Euskadin
Inaugurazio-ekitaldiarekin hasi eta urriaren 22ra arte, beste 35 ekitaldi izango dira Euskadiko hiru lurralde historikoetan. 50 erakunde inguruk haien kulturari ikuspegi desberdinetatik heltzen dion programa osatzen dute. Hainbat erronkatan sakonduko duten tailerrak, hitzaldiak eta jardunaldiak izango dira, besteak beste, honako gaiak lantzen: belaunaldi berrien erakarpena, gure erakundeetan ongizatea eta konpromisoa indartzea, eta AAren erabilera ETEen eraginkortasun operatiboa, erabakiak hartzea eta berrikuntza hobetzeko.
EUSKALITek Astezale gisa batu diren erakundeen inplikazio baliotsua du bere alde, Kudeaketa Aurreratuarekin konprometitutako erakundeak diren aldetik, eta horien artean dago CodeSyntax.
