2025/10/17
Aste honetan CodeSyntax-ek GITALENT 2025 foroaren zortzigarren edizioan, Gipuzkoan talentuari buruz egiten den topagune nagusian, parte hartu du. Edizio honetan enpresetan edade ezberdinetako belaunaldien presentzia eta elkarbizitzaz hausnartu da: gure gizarte eta ekonomiaren ikuspegitik gai estrategiko bihurtu den kontua.

Aste honetan GITALENT foroan parte hartu dugu, Gipuzkoan talentuari buruz egiten den topagune nagusian, Noticias de Gipuzkoa egunkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, “Talde belaunaldi-anitzak lehiakortasun-faktore gisa” izeneko mahai-inguruan.

Mondragon Unibertsitatea, LABORAL Kutxa eta etalentum Selección-en babesarekin, eta ADEGI zein Gipuzkoako Ganberaren lankidetzarekin antolatutako jardunaldian, belaunaldi desberdinek gaur egun gure erakundeetan nola bizi diren elkarrekin izan genuen hizpide: ibilbide oso ezberdinak dituzten pertsonek proiektu bera partekatzen dute. Aniztasun belaunaldikoa errealitate bat da, eta etorkizuneko erronka bat, ondo kudeatu beharrekoa.

2. Mahaia GITALENT Jardunaldian
2. Mahaia GITALENT Jardunaldian

CodeSyntax-en esperientziatik partekatu nituen ideia batzuk, softwarearen garapen teknologiko bizian lan egiten duen enpresa gisa:

  • Digitala ez da gazteen kontu hutsa: esperientziak ikuspegi estrategikoa eta sektorearen ezagutza sakona eskaintzen ditu.

  • Ikaskuntza belaunaldi-artekoa bultzatzea funtsezkoa da: adibidez, gazteek tresna berriak ekartzen dituzte, eta ibilbide luzeagoa duten pertsonek ikuspegia eta testuingurua.

  • Gure enpresaren kultura, parte-hartzailea eta horizontal samarra dena, belaunaldien arteko integrazioa errazten du.

  • Ordutegi malgua eta telelana bezalako kontziliazio-neurriek bizi-etapa desberdinetako beharretara egokitzen laguntzen dute, eta talentua atxikitzeko balio dute.

  • Belaunaldi-erreleboa ikuspegi estrategikotik lantzea ezinbesteko erronka da, enpresaren esentzia eta kultura galdu gabe.

Belaunaldien arteko bizikidetza ez da adinen araberako banaketa bat, baizik eta ikuspegiak batzea da, berritzeko eta etorkizuna eraikitzeko gaurtik hasita.

Azken batean, belaunaldi arteko bizikidetza ez da "kudeatu" beharreko arazo bat. Aberastasuna da, aktibatu beharrekoa. Digitaletik, lankidetzatik eta elkarrekiko errespetutik. Horrela bakarrik eraiki ditzakegu talentua benetan sortu eta atxikitzen duten erakundeak.

1. Mahaia GITALENT jardunaldian
1. Mahaia GITALENT jardunaldian

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek