2025/11/17
SORTU AI Tokikom, Goiena eta CodeSyntax-en arteko Ikerketa, Garapen eta berrikuntza (I+G+b) proiektu da. Proiektu honek helburu bikoitza du: alde batetik, euskara ulertzen eta erabiltzen duten AA Sortzailearen teknologietan ikertzea eta sakontzea, eta bestetik, euskarazko tokiko komunikabideen beharrei erantzungo dieten Adimen Artifizialean oinarritutako zerbitzu berritzaileen zimendu teknologikoak garatzea.

Aurretik egindako GAMES eta ADIMEN proiektuen esperientzia baliatuz, SORTU AI-k Euskara ulertzen duten Hizkuntza Eredu Handietan (LLM), hala nola Latxa, Llama.eus 8B eta Claude, hartzen ditu abiapuntu. Eredu hauek eboluzionatuko dira ikerketa-jardueren bidez, gaur egun merkatuan ez dauden hiru erantzun teknologiko nagusi eskaintzeko:

  1. Artxibo digitaleko bilaketa aurreratuak: Erabiltzaileen bilaketak naturalizatuko dituzten eta testu, irudi eta audio edukiak aldi berean uztartuko dituzten AA Sortzaile Multimodaleko eredu neuronalak garatzea da helburua.
  2. Edukien analisi kuantitatibo eta kualitatiboak: BERT/LLM arkitekturetan oinarritutako eredu berriak sortzea, albisteen sailkapen zehatza, subjektu nagusien taldekatzea eta, bereziki, testuen joera (sesgoa) eta sentimendua (positiboa/negatiboa) identifikatzeko gai direnak.
  3. Euskarazko testuen sinplifikazioa: Testu konplexuak automatikoki eta esanahia galdu gabe erraztuko dituzten AA Sortzaileko eredu berriak ikertzea. Gainera, sortutako informazioa zuzena den neurtzeko eta baliozkotzeko metodoak ere garatuko dira.

Proiektu honen emaitzak AA zerbitzu modular gisa hedatuko dira (Docker eta REST API),  tokiko euskal komunikabide sare zabalaren (78+ hedabide) prozesuak aberasteko eta EAEko I+G+b helburuekin lerrokatzeko. SORTU AI-k konplexutasun teknologiko handiko erronkei aurre egiten die euskaraz, komunikabideei tresna berritzaileak eskainiz eta Euskadiko I+G+b sektorearen lidergoa indartuz. 

SORTUAI-partaideak.png

 

 

 

 

Proiektua lankidetzan burutzen ari gara TOKIKOM, toki komunikabideek osatutako sarea, Goiena Komunikazio Taldea eta Vicomtech, zentro teknologikoarekin batera. Proiektuak HAZITEK - Enpresa I+G+b bultzatzeko laguntza programaren finantziazioa izan du. Eusko jaurlaritzak eta europar batasunak 2021-2027 eskualde garapenerako europar funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako eragiketa izanik (ZL-2025/00349 espedientea). 

logo FEDER Eusko Jaurlaritza

 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek