2025/11/11
Pasa den urtean Brasilian izan ostean, aurten Urriaren 13tik 19ra Finlandiako Jyväskylä hirian izan gara 2025 urteko Plone Konferentzian.

 

Eibar eta Brasilian ospatu ondoren, Jyväskylä-ko unibertsitatea arduratu da 2025 urteko konferentzia antolatzeaz eta bertan izan gara Lur Ibargutxi, Mikel Larreategi eta ni neu Ion Lizarazu CodeSyntax-en ordezkari gisa. 

Aurreneko bi egunetan training edo ikastaro saioak izan genituen. Bertan indarrean dauden eta aurrera begira egotea espero den teknika eta teknologien berri izateko aukera izan genuen.

Ikastaro saio honetako batean, Bonn-en Beethoven sprintean laguntzen aritu ginen eta Plone Volto-ren ondorengo izango den teknologian sakontzeko aukera izan genuen, eta baita gure galdera eta zalantzekin gure aletxoa emateko aukera ere. Aurrerapen nagusiena React19 eta React-router7 integrazioa dira, aurrez egitura sendoa duen Plone Volto JavaScript-en idatzitako frontend-aren moldaketa gisara, hori dena REST API egonkor eta seguru batek lagunduta.

Hitzaldi eta mahainguru interesgarriak, tartean CodeSyntax-ek emandakoa

Hiru eguneko saioa State of Plone urteroko hitzaldiarekin hasi zen. Hurrengo etorriko diren hitzaldi guztietarako oinarri bezala balio izaten digu hitzaldi honek. Izan ere orain artekotik etorriko denera bidea azaldu eta kontestu oso baliagarri bat eraiki zuen Timo Stollenwerkek. Hortik aurrera etorritako hitzaldiei dagokionez, Plone Volto zein Plone Classic erabiliz lortutako hainbat erabilpen-kasu eta hausnarketarako tartea eman diguten saioak ikusteko aukera izan genuen.

Gure aldetik, aurten hitzaldi bat eman genuen, zehazki nire lankide Mikel Larreategik. Hitzaldian, 2022an Namurren eman zuen hitzaldian hasitako, Brasilian jarraipena izan zuen eta World Plone Day-an ere aipatutako gure argitaratze fluxuaren gaineko azalpenak eman zituen How We Deploy Cookieplone Based Projects izenburupean.

Maastricht hurrengo geltokia

Aurten ere komunitatearen hitzekin aberasteko aukera izan dugu, eta ez hori bakarrik, komunitatearen parte izaten jarraitzen dugula azpimarratzeko aukera ere izan dugu. Horrekin lotuta, Plone Fundazioko kide izatera pasa gara Unai Etxaburu, Lur Ibargutxi eta neu. 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek