2025/06/20
2025 urteko Beethoven Sprinta maiatzaren 26tik 30era ospatu da Bonnen, Alemanian. Urtero bezala, Sprint hau Kitconcept enpresak eta Plone Komunitateak antolatzen dute urtero, eta guretzat ez da lehen aldia: 2017, 2018 eta 2022an ere izan ginen bertan. Zope eta Python mundutik sortutako sprintaren idea sinplea eta indartsua da: garatzaileak toki berean elkartu, aurrez aurre lan egin eta komunitate gisa erabaki estrategikoak hartu.

Hemen sprinting kontzeptuaren jatorria hobeto azaltzen duen testu bat duzue: https://agendaless.com/blog/origin_of_sprinting/

Aurtengo gai nagusia: Plone 7 eta Seven

Aurtengo sprintaren ardatza argia izan da: Plone 7 prestatzeko lehen pausoak ematea. Horretarako, komunitatea Volto front-endaren berridazketan murgilduta dago, momentuz "Seven" izendapenean ezagutzen dugun proiektua.

Hautua ez da hutsala. Volto-ren lehen bertsioa kaleratu zenetik 8 urte pasa dira, eta JavaScript munduak duen abiadura kontuan harrtuta, oinarri teknologiko asko berrikustea beharrezkoa bihurtu da. Besteak beste:

  • Vite izango da bundler berria (Webpack-en ordez).
  • React Router 7 erabiliko da URLen kudeaketarako.
  • Redux baztertu eta egitura modernoagoak hartuko dira.
  • SemanticUI alde batera utziko da, eta oinarrizko osagaietan oinarritutako estilismo pertsonalizagarriagoa erabiliko da (Tailwind CSS-rekin).

BeethovenSprint2025-IonLizarazu.jpg

Sprintean egindako lanak

Beethoven Sprintak beti izaten du emaitza ikusgarriak, eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Hona hemen egindako lan esanguratsuenetako batzuk:

  • @plone/componets biltegian Seven-eko lehen widget eta osagaiak: Link, Datetime, Recurrence, Date, Image, Menu, ObjectBrowser, ButtonWidget, AlignWidget, SizeWidget...
  • Osagai horiek Tailwind CSS-ekin nola itxuratu eta pertsonalizatu aztertzen hasi gara.
  • Proiektu berriak sortzeko eta horiei ezaugarriak gehitzeko tresnetan hobekuntzak: cookieplone, plonecli, bobtempletes.plone, copier
  • Classic UI-ren irudien srcset sorkuntzari buruzko eztabaidak.
  • Hizkutza ezarpenak Voltotik ekarri eta ezartzeko lehen aldaketak.
  • Tag-etan oinarritutako cache sistema Classic guneentzat.
  • Keyword manager-a Voltorekin integratzeko lanak.
  • Guillotine API-aren eguneraketa, Plone-renarekin bateragarri egiteko.
  • Classic interfazeko formularioen eta folder_contents-en hobekuntzak.
  • pip bidez Plone garatzeko paketeak prestatu.
  • Ploneren Docker irudiak.
  • Plone Tagung (Alemaniako Plone konferentzia) webgunea prestatzen hasi.
  • Fundazioaren ostatuko hainbat webguneren aldaketak: plone.org, tagung eta beste hainbat.

BeethovenSprint2025-MikelLarreategi.jpg

Lightning Talk interesgarriak

Sprintaren barruan, lightning talk saio bat ere egin genuen. Bertan, honako gaiak jorratu ziren:

  • Itzulpenen inguruko erronkak eta soluzioak.
  • Voltoko footer-a blokeen bidez erabat pertsonalizagarria egiteko aukera.
  • MPC bidez LLM (Large Language Model) erabilera eta esperimentuak.

BeethovenSprint2025-TaldeArgazkia.jpg

Balantzea

Laburbilduz, aste emankorra eta inspiratzailea izan da. Gure ustez, jende gehiena "Seven" zertan den ikustera eta bertan parte hartzera hurbildu da sprintera. Hasiera fasean egon arren, argi dago norabide garrantzitsu bat hartzen ari dela proiektua. Denborak esango du zein norabide eta erritmo hartzen duen, baina argi dago bide berriak irekitzen ari direla.

Halako sprintetan parte hartzea komunitatearen parte izateko modu paregabea da, eta baita bertan ezagunago bihurtzeko ere. Gure aldetik, esperientzia oso positiboa izan da eta seguru gaude hurrengo batean ere bueltatuko garela.

Eskerrik asko Kitconcept-i eta Plone komunitate osoari halako ekimen bat posible egiteagatik, harrera bikaina egiteagatik eta etorkizuneko Ploneren oinarriak elkarrekin eraikitzeko aukera emateagatik.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek