DELI

Deustuko ingeniari, hizkuntzalaritza eta informatikariak Deustuko Unibertsitateko DELI (Deustuko Hizkuntzalari, Informatikari eta Ingeniarien Taldea) ikerketa taldeari beren webgunea egin genien ZOPErekin.

Ageriko atari horrez gain, Intranet batean Sare-Bi izeneko aplikazio indartsu bat daukate, eta testuen korpus elebidunak ikuskatu eta kudeatzeko sistema batekin hornitua dago. Oinarrian, itzulpen-memoriako sistemetan erabiltzen diren XML lengoaiaren dialektoetan (TEI eta TMX) egituratutako korpus bat dute, eta hori web bidez ikuskatzeko tresna garatu diegu.
SARE-BI
Sare-bi-rekin, Deustuko Unibertsitateko bulego zerbitzuetan beren dokumentaziorako erabiltzen diren dokumentu eredu eleanitzak eskura dauzkate. Adibidez. espediente jakin bat atera behar denean, bertsio itzuli paraleloak dituzte eskura. Kontsulta zuzenetarako ere balio du, beren terminologia propioan kontzeptu edo termino bat nola itzuli den konprobatzeko.
Ikerketa eta garapeneko beste proiektu batzuetan ere badihardugu une honetan DELIrekin.

Ikusi mota hauetako beste proiektuak