Eibarko Ondare Kulturala Eibarko udalean badago herriko ondare kulturalaz arduratzen den udal batzorde bat: Ego Ibarra. Batzorde horren helburua, Eibarko memoria historikoa ikertzea eta berreskuratzea da, eta hainbat jarduera egiten dituzte urtean zehar asmo hori gauzatzeko: erakusketak, hitzaldiak, ikerketak, argitalpenak... Garai berrietara egokitzeko asmotan, internet ere helburu dute, eta horrela jaio zen 2002ko martxoan Egoibarra.com. Aurpegi serioa behar zuen, baina erakargarria; itxura xinplea derrigorrezkoa zen, baina milaka dokumentu gordetzeko modukoa izan behar. Hainbat urtetako lana, denon eskura jarri beharra zegoen. Eta horiek dira Egoibarra.com webgunearen ezaugarri nagusiak: itxura polit eta erakargarria izan arren, barnean duen aberastasun guztia modu errazean antolatzen eta erakusten duen ataria. Udal fondoetako milaka dokumentu, erakusketen bideoak, argitalpenak (gehienak PDFan jaisteko moduan), ehundaka argazki zahar (galerietan antolatuta), urteko programa, azken albisteak, Eibarko fonoteka... Eibarko ondare kultural eta historikoa modu erakargarri eta erabiltarrazean herritarren esku.

Ikusi mota hauetako beste proiektuak