Zer eskaintzen dizugu?
Interneteko estandaretan oinarrituz, kalitatezko webgune erakargarri eta erabilterrazak.

Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza

Ikerketa eta garapena oso garrantzitsuak dira guretzat. Oinarri Teknologikoa duen enpresa izanik, Codesyntax-ek Ikerketa eta Garapen proiektua anitzak ditu, batez ere eduki eleanitzen kudeaketaren eremuan.

Besteak beste, honako I + G eta berrikuntza proiektu hauek ditugu, info-ingeniaritza, edizio digitala eta eduki eleanitzen kudeaketa arloetan:

  • Morfeo project , software librearen inguruan sortutako ikerkuntza proiektua. Espainako Ministeritzak bultzatzutakoa.
  • Tagzania . Software soziala eta mapen inguruko ikerketa proiektua. Folksonomia, tag edo etiketa, Social Bookmarking eta social geotagging kontzeptuak erabiltzen dituena, eta Beta bertsioan Tagging the Planet lemapean, aplikazio publikoa dena dagoeneko.
  • OAC-onto. Open Archives Cataloger: metadatoak eta ontologiak, OAC proiektuaren jarraipena da. OAC-onto proiektuak OAC prototipoaren azken garapena, martxan ipintzea eta funtzionalitateak hobetzeko ontologia kontzeptuaren barneraketa dakar. Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren SAIOTEK programaren barnean daude.
  • SemB-UDDI: semantic UDDI register of basque companies. Deustuko Unibertsitatearekin, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Unibertsitate-enpresa proiektuen programaren barnean. (S-OD04UD09)
  • OAC. Open Archive Cataloger, katalogazio ajente ireki baten ikerketa, diseinua eta martxan ipintzea. Edizio digitala eta Hizkuntza ingeniaritza arloan lan egiten duen Deustoko Unibertsitateko Injeniero, informatiko eta hizkuntzalarien DELi ikerketa taldearekin . SAIOTEK egitasmoaren barnean. Ekainaren 16an OAC jardunaldia egin genuen.
  • XFLOW , eduki eleanitzen kudeaketa XLIFF eta TMX gainean Edizio digitala eta Hizkuntza ingeniaritza arloan lan egiten duen Deustoko Unibertsitateko Injeniero, informatiko eta hizkuntzalarien DELi ikerketa taldearekin . UET/106 Ikerketa proiektua. - SARE-BI Testu eta ereduen itzulpenetarako dokumentu-kudeatzaile eleanitza. Deustoko Unibertsitateko Injeniero, informatiko eta hizkuntzalarien DELi ikerketa taldearekin.
  • XML-Bi proiektua. XML-Bi proiektua 2001 eta 2002 urteetan garatu zen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzari esker. Ikerketa proiektuaren emaitza aipagarriena SARE-Bi eduki eleanitzen kudeatzailea da. UET/106 Ikerkuntza proiektua.
  • Desarrollo de herramientas para la creación automática y manipulación de memorias de traducción. Reconocimiento de nuevas unidades de traducción. Acceso y uso a través de la web. UPV/EHU-ko Informatika fakultateko IXA taldea eta Grupo de reconocimiento de formas y tecnologías del habla eta ELHUYAR -ekin batera.
  • TMXoogle, TMX eleanitzen bilaketa eta artxiboaren eremuan Deustoko Unibertsitateko Injeniero, informatiko eta hizkuntzalarien DELi taldearekin.
  • WebTMX: TMX itzulpen memorien integrazioa web aplikazio zerbitzarietan Ikerketa proiektu propioa. INTEK programan
  • ZopeTMX, Zope plataformaren gainean produkto garapena.

Gainera, beste proiektu batzuk ditugu euskarazko lokalizazioaren beharra duen sektorean:

Bestelako ikerkuntza proiektuak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin gauzatuak (2002 urteko euskara eta teknologia berriak deialdian)

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzarekin:

  • Postaria . Zerbitzua abian jarri.
  • Snowball -erako euskarazko lematizatzailea: sistema eta lengoaia orotarako eramangarria