Diseinua
Webgune batek duen diseinua funtsezkoa arrakasta lortu nahi badu, beti ere irisgarritasun eta erabilgarritasun irizpideak errespetatuz.
Eduki ugari eta kalitatezkoa izatea garrantzitsua da, baina webguneak duen itxura ondo landu beharreko atala da erabiltzaileak eroso eta gustora nabigatu dezan.
CodeSyntax-en lantzen ditugun webguneen diseinuak bezeroak adierazi nahi dituzten mezu eta balioen islada dira. Irudi korporatiboak ere lantzen ditugu, bezeroak hala eskatuz gero.
Adibidea: Geoparkea
Euskal Kostaldeko Geoparkea Flysch-aren ibilbidetik sortu den ekimena da, Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerrien natur-ondarea turistikoki ezagutzera eman nahi duena.
Geoparkearen webgunean, irteerei buruzko informazio emateaz gain erreserbak egin eta ordaintzeko aukera ere ematen dugu.
Ikusi CodeSyntax-en bezero gehiago.
