Umap, 2010eko estatistikak

Umap.eu webgunea CodeSyntax enpresaren produktu propio bat da. Twitterreko euskarazko jardun guztiaren batzailea da, hasiera batean EuskoTrends izenarekin definitu zena. Ikusi Umapi buruzko albisteak.

Estatistika publikaorik ez du Umapek, momentuz. Jarraian doazen datuak Google Analytics zerbitzuak eskainitako 2010 urteko estatistikak dira, urriaren 21a eta abenduaren 31 bitartekoak; proiektuaren estreineko asteetakoak, alegia.

  • Bisitak: 10.474
  • Bistaratutako orrialdeak: 29.545
  • Ikusitako orrialdeak bisita bakoitzeko: 2,82
  • Bataz beste webgunean egondako denbora: 5 minutu eta 13 segundu
1.567 Twitter kontu jarraitzen ditu Euskarazko Umapek, eta guztira 823.895 mezu euskaldun detektatu, prozesatu eta argitaratu ditu.