World Plone Day 2014

Nazioartekotze prozesuan webguneak betetzen duen papera aztertuko dugu aurten, horretarako praktika onak zehaztuz eta zenbait adibide zehatz ikusiz: ULMA, Larzep eta EU-OSHA.

Datorren apirilaren 30ean World Plone Day delakoa ospatzen da, eduki kudeaketarako sistema hau ezagutzera ematea helburutzat izanda, eta CodeSyntax-en urtero bezala ekimen propioa prestatu dugu. Nazioartekotzea modu egokian nola burutu azalduko dugu eta Plone erabiliz egindako zenbait kasu praktiko ezagutuko ditugu.

Noiz

Apirilak 30, asteazkena, 15:30tatik 17:00etara

Non

CodeSyntax-en bulegoan (begiratu non dagoen gure bulegoa)

Egitaraua

Webgunea nazioartekotze prozesuan, praktika onak:

  • Aurkezpena eta ongietorriak
  • SPRI: Nazioartekotzea IKTetan
  • Plone: Nazioartekoratzera bideratutako webguneak egiteko tresna
  • ULMA kasua (ULMA Packaging, ULMA Construction, ...)
  • EU-OSHA: Laneko segurtasun eta osasunerako Europako agentzia
  • Larzep kasua (ekoizpenaren gehiengoa atzerrian saltzen duen ETEa)

Hizlari batzuk euskaraz eta besteak gazteleraz jardungo dute.

Izen-ematea

Egin klik hemen izena emateko. Topaketa hau doakoa da.