World Plone Day 2010

Zatoz Plone eduki kudeaketa sistema ezagutzera datorren apirilaren 28an. Gerturatzen den orori Plone zer den eta zer egin daitekeen azalduko diogu, eskaintzen dituen aukerak eta azken urteetan garatu ditugun proiektuen ezaugarri nagusiak.

Datorren apirilaren 28an mundu mailako Plone eguna ospatzen da, eta CodeSyntax-en egun honetarako ekimen propioa prestatu dugu. Plone eduki kudeaketarako sistema bat da, software librea, eta hainbat sari jasotakoa. Plone darabilten hainbat webgune mota ezberdin daude: administrazio publikoan, hezkuntzan, gobernuz kanpoko erakundeetan, enpresetan, komunikabideetan, etab.

Noiz

Apirilak 28, asteazkena, goizeko 9:00etan.

Non

CodeSyntax-en bulegoan (begiratu non dagoen gure bulegoa)

Egitaraua

  • 09:00 - 10:30  Ploneri buruzko bilera informatiboak
  • 10:30 - 11:00  Kafea eta eztabaida irekia