Webgune berria argitaratu dugu Antxeta Irratiarentzat. Albiste gehiago azalean, zuzenean entzuteko modu hobea, testu irakurterrazagoak eta bideoak ere izango ditu gaurtik aurrera.

2001. urtean sortu zen Antxeta Irratia, Behe Bidasoa eskualdeko uhinak, euskaraz eta libre astintzeko asmoz. Orain django eta Python-ekin garatutako TOKIKOM plataforma erabiliz webgune berria argitaratu dugu.

Honezkero 27 komunikabidek erabiltzen dute TOKIKOM plataforma euren edizio digitala kudeatzeko. Gaur egun TOKIKOM-ek 30 bazkide ditu eta  euskarazko 78 toki komunikabidek osatutako sarea da.

TOKIKOM plataformari buruzko informazioa, hemen

Bisitatu, irakurri eta entzun Antxeta, Antxetamedia.eus-en https://antxetamedia.eus/

 

Ikusi mota hauetako beste proiektuak