Armeria eskolako irakasleentzat intraneta
Armeria Eskola Eibarko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua eta publikoa da, esparru industrialeko erdi zein goi mailako zikloak, espezializazioak eta enplegurako prestakuntza eskaintzen duena. CodeSyntax-ek irakasleen egunerokotasuna errazte aldera barneko erraminta bat garatzen lagundu dio, horretarako Plone CMS eduki kudeatzaile erabiliz.
Garatutako intranet berria Armeria Eskolaren irudi korporatibora egokitu da guztiz. Tresna honen bidez, irakasleek beharrezko dituzten baliabide eta informazio guztietara sarbide zuzena dute puntu bakar batetik, hurrengo ezaugarriak nabarmendu ditzakegu:
- Sarbide erraza eta segurua Google kontuaren bidezko logina integratuz.
- Baliabideen zentralizazioa: irakasleak maiz erabiltzen dituzten estekei eta programei lotura zuzena eskainiz.
- Albistegia, eskolako azken berriak eta oharrak modu erraz eta azkerrean zabaltzeko.
- Hitzorduak eta egutegia: hitzorduak eta gertaerak kudeatzeko tresna, antolaketa errazteko.