Azpeitiko Udalaren webgune berria, martxan
Proiektu hau ikusi: https://www.azpeitia.eus/
Azpeitiko Udalaren web plataforma berritu dugu Plone 6 azpiegitura teknikoa erabilita.
Webgune berriak hainbat aukera eskaintzen dizkio udalari eta bere ezaugarri tekniko nagusiak hurrengoak dira:
- Eduki publiko nagusiak kudeatzeko sistemak: aktak, ordenantzak, tramiteak, gardentsuna...
- Sail eta zerbitzuak erakusteko bista bereziak.
- Gardentasunaren atal erabilerraza.
- Eduki nagusia euskaraz dago, baina Elhuyarren itzultzaile automatikoarekin beste 5 hizkuntzatara itzuli daiteke.
- Herritarrentzat arina, segurua eta erabilerraza da, bai mugikorrean eta bai ordenagailuan.
Udal administrazioekin eskarmentu handia dugu eta Azpeitiko Udalarekin bezala, Arrasate, Aretxabaleta, Amorebieta-Etxano, Mutriku, Deba, Zumaia, Elgeta, Bilbo, Ermua, Eibar, Donostia, Oñati, Bartzelona, Tarragona, Torrent, Soraluze eta beste hainbat Udalentzat egin dugu lan.
Ikusi mota hauetako beste proiektuak