Udal eta erakunde ezberdinei (Azpeitia, Oñati, Ormaiztegi, Azkue Fundazioa, ...) garatu diegun erremintak aukera ematen die herritarrei eta bezeroei udalak eta erakundeek eskaintzen dizkien baliabideak online erreserbatzeko aukera. Garapena Python lengoaian idatzitako Django frameworka erabiliz egina dago.

Erreserba sistema bera baino, azpian dagoen kudeaketa modua da garrantzitsuagoa teknikoki. Baliabide guztien hutsuneak, erreserba bakarrak, errepikatuak, behin eta berriro erabilitakoak, ... ikusteko modua dute kudeatzaileek kudeaketa alderdian oso modu sinplean eta baliabide "ez  irekiak" direnak kudeatzeko aukera ere badute.

Bestalde, baliabide bakoitza independientea da, bakoitza bere egutegi eta baldintza propioekin: noiz irekita, noiztik-nora, giltzak non eta nori eskatu, zer datu utzi erreserba egiterakoan... Horrek guztiak bide emango dio udalari, nahi izatera, momentuz jarritako bilera-gelez gain bestelako baliabideen erreserba ere modu zentralizatu eta sinpleagoan egin ahal izateko.

Horren adierazle da Errreserba Sistemek Azpeitian, Oñatin, Ormaiztegin, Azkuen Fundazioan, ... izan duten arrakasta. https://erreserbak.ormaiztegi.eus/  (Ormaiztegi), Erreserbak.azpeitia.eus (Azpeitia), edo https://erreserbak.euskararenetxea.eus/ (Azkue Fundazioa), ...

Gehiago jakin nahi baduzu, kontaktatu gurekin

 

Ikusi mota hauetako beste proiektuak