Bideo-lapurpenak sortzeko soluzio berritzailea da GAMES. Jatorrizko bideotik lortutako irudi eta frame garrantzitsuenak batuz.

Baina GAMESek informazio hori ustiatzeaz gain, hizkuntza ulertzeko teknologia semantikoa ere barne hartzen du, audio-transkripzio automatikoei buruzko metadatuak sortzen ditu (erakunde izendatuak edo gaikako sailkapena), bideoaren sekuentziei buruzkoak ere bai, eta audioan gako-hitzak edo esanguratsuak berreskuratzen ditu, informazio garrantzitsueneko irudiak aukeratzeaz gain.

Informazio horrekin, soluzioak bideo-laburpenak sortzen ditu, bai erauzketa-tekniken bidez, transkripzio automatikoko testu esanguratsuenak hitzez hitz kopiatuz, bai abstrakzio-teknikekin ere bai,transkripzioan egon behar ez duten testu berriak sortuz.

CodeSyntax-ek Vicomtech, Tokikom eta Goienarekin batera aurrera eramandako proeiktua.

HAZITEK ENPRESAREN I+G ARLOKO LAGUNTZA-PROGRAMAK FINANTZATUTAKO PROIEKTUA (ZL-2018/00872 eta ZL-2019/00115)

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAKO BATASUNAK ELKARREKIN FINANTZATUTAKO EKINTZA, ESKUALDE GARAPENERAKO EUROPAKO FUNTSAREN (EGEF) BIDEZ.

 

Logo.png