Garmendi.eus mendi gidari profesional baten proiektua da eta CodeSyntax-ek bere plataforma digitala diseinatzen eta garatzen lagundu dio, horretarako WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz bezeroari edukia erraz kudeatzeko aukera emanez.

Hala ere, webgune elebidun honetan funtzionalitate konplexuak gehitu dira esperientzia ahalik eta onena izan dadin:

  • Irteeren egutegia: irteerak kontsultatzeko atal nagusian egutegi aurreratu bat dago, Modu horretan, erabiltzaileak erraz aurkitu ditzakete interesatzen zaizkien datak eta irteerak. 
  • Irteeretan izena emateko sistema: plataformatik zuzenean izena emateko aukera dago eta nabarmentzekoa da libre dauden plazen kopurua automatikoki eguneratzen dela denbora errealean, gardentasuna eta kudeaketa eraginkorra bermatuz. 
  • Irteerak proposatzeko inprimakia: gune berrian irteerak proposatzeko atal bat dago formulario baten bitartez.
  • Albisteen atala
  • Newsleterrera harpidetzeko aukera Garmendik antolatutako irteera guztien berri izateko.

Webgune berria bisitatzea eta programatuta dauden hurrengo irteerak kontsultatzera animatzen zaitugu!

Ikusi mota hauetako beste proiektuak