Komunikazio taldearen webgune korporatiboa.

Komunikazio Zerbitzuak, Interneten ere bai Goiena Komunikazio Zerbitzuak, Debagoieneko hedabide talde euskalduna, kide sendoa dugu Interneteko hainbat proiektutan. CodeSyntax-ek sortutako hainbat webguneren edukia kudeatzen dute, hala nola, zenbait udal, Sustatu albistegia edo Udal Euskaltegien sarea. Beren barne-jardunean ere Interneteko azpiegiturak erabiltzen dituzte Goienan. Armiarma izeneko Intranet batean, medio desberdinetan banatzen duten informazioaren datutegi handi bat daukate, sinergiak lortuz, irrati, telebista, paper eta eduki digitalen ekoizpenean. Goienak hainbat herritan ditu erredakzioak eta lankideak, baina Armiarman bat egiten dute denek. Armiarmaren tresnetako batek, adibidez, permititzen die bakoitzak bere herriko datuekin Sailkatuen saila betetzen, eta Goienkaria argitaratu behar denean, Quark dokumentu bat sortzen du aplikazioak. Paperetik edukiak Internetera eraman beharrean, alderantziz: Interneten sortutakoa papera bihurtu. Goienaren azken erronka, Goiena.net eskualdeko ataria, CodeSyntax-ek garatua da halaber. Espainiako Estatuko eta Portugalgo prentsa diseinuaren gaineko lehenengo kongresuan aipamen berezia eman diote Goiena.net -i , informazioa eta testua aurkezteko moduarengatik.

Ikusi mota hauetako beste proiektuak