Webgune berria argitaratu dugu Mailope Elkarteak kudeatzen duen, eta Araitz, Betelu, Lekunberri eta Larraungo albisteen berriak jasotzen dituen, Mailope aldizkarientzat.

1990. urtean sortu zen Mailope Elkartea bertako albisteak jaso eta euskara sustatzeko. Gaur egun, Araitz, Betelu, Lekunberri eta Larraungo albisteen berri emateaz gainera, eskualdeko herritarrok batzen dituen proiektua bilakatu da.

Orain django eta Python-ekin garatutako TOKIKOM plataforma erabiliz webgune berria argitaratu dugu. Honezkero 27 komunikabidek erabiltzen dute TOKIKOM plataforma euren edizio digitala kudeatzeko. Gaur egun TOKIKOM-ek 30 bazkide ditu eta  euskarazko 78 toki komunikabidek osatutako sarea da.

TOKIKOM plataformari buruzko informazioa, hemen

Bisitatu, irakurri eta entzun Mailope, Mailope.eus-en

Argazkia: https://mailope.eus/

Ikusi mota hauetako beste proiektuak