EITBrentzat MIHILUZE aplikazioa edo APP-a garatu dugu. Euskara eta umorea ardatz dituen EiTBren MIHILUZE lehiaketarentzat bereziki egina dago eta sariak lortzeko eta taldeak osatzeko aukera dauka.

Etxetik jokatzen duzun bitartean, telebistako saioarekin batera, sofan daudenen artean lehena nor den ikusiko da egunero eta astero. Bai ala Bai saioa hasten denean jokatu ahal izango duzu.

Sariak lortzeko eta taldeak osatzeko aukera izango da. Egunero ikusiko da zein den eguneko irabazlea, aplikazioan zein telebistan. Aplikazioko jokoa saioarekin batera aktibatuko den arren, saioa ikusi gabe ere jokatu ahal izango da edonondik. Aplikazioan, taldeak osatzeko aukera dago, eta bakoitzaren ebazpenak eta puntuaketak ikusteaz gain, taldeetako rankingak ikusteko aukera ere badago, ranking orokorraz gain. 

Sustatu-n, gure albistegi teknologikoan duzu informazio gehiago eta EITB-en webgunean

Appa deskarga daiteke jada IOS eta Android gailuetan, App Store eta Google Play dendetan.

Instalatzeko:

Ikusi mota hauetako beste proiektuak