CodeSyntax enpresak Neurtek enpresaren plataforma digital berria diseinatu, garatu eta publikatu du, horretarako, Plone CMS eduki-kudeatzailea erabiliz.

Neurtek kalitate-kontrolerako ekipoen diseinuan, fabrikazioan eta banaketa eta I+G+B proiektuen garapenean espezializatutako enpresa da. Web eleanitz berrian Neurtek-ek eskaintzen dituen produktu eta zerbitzu guztiak aurkituko dituzu, baita garatu den ecommerce edo denda birtualerako sarbide zuzena ere.

Gune berritik zuzenean e-shop atalean erosteko aukera integratu du CodeSyntax-ek.

Neurtek-en webgune berriaren proiektua Europako Batasunak finantzatu du, NextGenerationEU esparruaren barruan.

kit-digital-1024x56.png

Ikusi mota hauetako beste proiektuak