2017tik lanean dihardugu Eusko Jaurlaritzaren OpenApps ekimenean asistentzia eta mantentze-lanak egiten. Ekimen honen helburua da euskal administrazioaren sail eta organismo autonomoek garatu dituzten aplikazioak publikatzen joatea, hauen iturburu kodea, gida-liburuak, informazioa teknikoa eta gainerako dokumentazio interesgarria erantsiz. hori bait da gure

Halaber, OpenApps Espainiako CTTrekin (Centro de Tranferencia de Tecnología) dago lotua, eta baita Europako JoinUP ekimenarekin.

Ekimen hau bat dator Europa mailako beste ekimen batzuekin eta bere helburua da aplikazio hauen iturburu-kodea publiko egitea (dokumentazioaz gain, noski), berrerabiltzea nahi duen edonork eskura eduki dezan (beste administrazio publiko batzuk, enpresak edota norbanakoek). Fruituak ematen hasi da jada ekimena, eta berrogei aplikaziotik gora dira publikatu direnak.

Kode irekiko teknologietan ezagutza duen enpresa garenez, hori bait da gure lanaren oinarria, gure esperientzia eskaintzen dihardugu eta espero dugu proiektu hau hazten eta administrazioaren jardunean hedatzen joango dela.

Ikusi mota hauetako beste proiektuak