CodeSyntaxek Ostarbi Eraikuntza eta Zerbitzuak enpresaren webgunea berritu du. Web diseinu berria enpresak bere proiektuetan erakusten duen kalitate eta jasangarritasun irudira egokitu da, eta azpiegitura teknikoa garatzeko software librea lehenetsi da, WordPress CMS eduki-kudeatzailea erabiliz.

Ostarbi.eus-en enpresaren eraikuntza eta sustapen zerbitzuak ikus ditzakegu, 30 urte baino gehiagoko esperientzia duen taldearen lana nabarmenduz. Webgunean modu erraz batean aurkitu daitezke erabiltzailearen intereseko proiektuak: promozio berriak, eraikuntza osoak eta barne diseinuko lanak.

Gainera, aholkularitza teknikoa eta proiektu pertsonalizatuak bilatzen dituzten bezeroei harremanetarako bideak erraztu zaizkie, webgune eleanitz (euskara/gaztelania) eta irisgarri baten bitartez.

Ikusi mota hauetako beste proiektuak