Proiektuak: 2026
Xalbapide: Zestoa eta Urepele lotzeko bidearen webgunea
Nafarroa Behereko Urepele eta Gipuzkoako Zestoa udalerriak batzen dituen ibilbidearen webgunea diseinatu eta garatu dugu Zestoako Udalarekin elkarlanean.
EHUko Plan estrategikoaren webgunea
Euskal Herriko Unibertsitatean egindako hausnarketa, entzute eta elkarrizketa-prozesu kolektiboaren emaitza biltzen duen plataforma digitala diseinatu eta garatu du CodeSyntaxek, horretarako WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.
Futurelan
Futurelan, Lanbidek sortutako tresna bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpleguaren eta lan-merkatuaren etorkizuneko joerak aztertzen dituena.
Mungian zaharrak barri
Mungian zaharrak barri eskolarako material osagarria lantzeko plataforma digitala diseinatu eta garatu dugu Mungiako Udala eta Labayru Ikastegiarekin elkarlanean. Webgune interaktiboa garatzeko Plone CMS eduki kudeatzaile erabiliz.
Laka abokatuak webgune korporatibo berria
Laka Abokatuen webgune korporatibo berria diseinatu eta garatu dugu WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.
EHUko euskarazko ikasmaterialen biltegi eta bilatzaileak
Euskal Herriko Unibertsitateko ikasmaterialen sare-argitalpen webgunea aspaldiko proiektua da, baina diseinu berrikuntza eta optimizazioa izan du, CodeSyntaxen eskutik. Diseinua EHU-ren irudi korporatibo berrira egokitu da eta azpiegitura teknikoa Plone CMS eduki kudeatzailean 6. bertsiora migratu dugu.
...eta Kitto! webgunean EK! DEBABARRENA mikrositea
...eta kitto! Euskara Elkarteak webgunean EK! DEBABARRENA mikrosite berria sortu du, eta horren garapen eta publikazioan lagundu dio CodeSyntaxek. Euskara Elkarteak Eibarko albisteak jasotzen dituen astekaria kudeatzen du.
Eraikuntza jasangarria sarean, Ostarbik bere atari digitala berritu du!
CodeSyntaxek Ostarbi Eraikuntza eta Zerbitzuak enpresaren webgunea berritu du. Web diseinu berria enpresak bere proiektuetan erakusten duen kalitate eta jasangarritasun irudira egokitu da, eta azpiegitura teknikoa garatzeko software librea lehenetsi da, WordPress CMS eduki-kudeatzailea erabiliz.
Egunean Behin
Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean Behin. Egunean behin partida bakarra jokatzeko aukera ematen duena. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto!
Mendiak APP Berria
Euskal Herriko mendien "Mendiak APP" aplikazioa berritu dugu: arinagoa, osatuagoa, erabilgarriagoa, politagoa da orain. 30.000 deskarga baino gehiago, 125.000 mendi-igoera markatu eta 110.000 irudi ere gehitu dituzte euskal mendizaleek!