Euskal Herriko mendien "Mendiak APP" aplikazioa berritu dugu: arinagoa, osatuagoa, erabilgarriagoa, politagoa da orain. 30.000 deskarga baino gehiago, 125.000 mendi-igoera markatu eta 110.000 irudi ere gehitu dituzte euskal mendizaleek!

2016an argitaratu genuen Mendiak APPa. Harrezkero 50 eguneraketa baino gehiago izan ditu aplikazioak, baina 2023ko urrian bertsio erabat berri bat argitaratu dugu, orain arteko antolaketa beretsuarekin, baina teknikoki berritua, arinagoa eta erabilgarriagoa, eta diseinuz ere modernoagoa. Mapen sistema eta mapa bidezko nabigazioa eguneratu eta hobetuta. Euskal mendizaleentzat aplikazio arin eta erabilgarria eskaintzea da, beren mendi-igoerak markatzeko, gordetzeko eta partekatzeko.

APP-a deskargatzeko:
- Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.codesyntax.mendiak
- iOS: https://apps.apple.com/us/app/mendiak/id1304461836

Gure blogean informazio gehiago: Hemen

Ikusi mota hauetako beste proiektuak