Euskal Herriko Unibertsitateko ikasmaterialen sare-argitalpen webgunea aspaldiko proiektua da, baina diseinu berrikuntza eta optimizazioa izan du, CodeSyntaxen eskutik. Diseinua EHU-ren irudi korporatibo berrira egokitu da eta azpiegitura teknikoa Plone CMS eduki kudeatzailean 6. bertsiora migratu dugu.

EHUko Euskara eta Hizkuntza Plangintzako Errektoreordetzak zuzentzen du ekimena, helburu honekin: EHUk euskarazko ikasmaterialak bildu, eta guztien eskura jarri, modu erraz batean. Webgunean ehundaka material aurki daitezke, ikerketa-lanak eta abarrak, hainbat alorretakoak. Eta etengabe ari da eguneratua izaten, 2003koak direlarik dokumentu zaharrenak.

Funtzionamenduaren aldetik ere modu sinple, erabilterraz eta oso azkarrean dabilen tresna da EHUrentzat sortutakoa.

  • Kudeatzaileek PDF eran igotzen dituzte materialak, zein alorri dagozkien markatuz.
  • Erabiltzaileek gaikako eduki-zuhaitzean arakatu dezakete, edo bilekatearekin. Horixe da praktikoena, PDFetako testu osoa indexatzen baita, eta termino jakin baten bilaketak emaitzak ekartzen baititu.

Bilaketa hori izan daiteke biltegi osoan, testu osoan arakatuz (ez bakarrik izenburuetan) eta oso azkarra da. Eta alor edo daten arabera murrizketa egin daiteke, zehatz aurkitzeko bilatzen duzuna.

Ikusi mota hauetako beste proiektuak