Euskal Herriko Unibertsitatean egindako hausnarketa, entzute eta elkarrizketa-prozesu kolektiboaren emaitza biltzen duen plataforma digitala diseinatu eta garatu du CodeSyntaxek, horretarako WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

EHUren hurrengo lau urteetarako (2026-2030) sortutako Plan estrategikoaren webgune berria unibertsitatearen irudi korporatibora egokituz diseinatu da. Webgunean hurrengoa kontsultatu daiteke:

  • Plan estrategikoaren ingurukoak (Misioa, bisioa, baloreak, testuingurua...).
  • Kontuan izan dituzten ardatz estrategikoak eta horien azalpena.
  • Euskal Herriko Unibertsitatearen gaur egungo informazio orokorra.
Ikusi mota hauetako beste proiektuak